Emaitza onak Nahiarentzat denboraldi hasieran honetan


Joan den asteburuan, Nahia Zudaire taldekidea Cadizen izan da, "AXA Fundazio Ligako 5. jardunaldian eta Andaluziako Igeriketa Egokituko Txapelketan" lehiatzen. Bertan 400 librean, 100 bular proban eta 200 lau estiloetako proban lehiatu da.

Lehenengo bi probetan Nahia bera izan zen lehen sailkatua bai "Open" mailan zein AXA Ligako sailkapenean, 400 librean 5:06,43 eginaz eta bular proban kronoa 1:45,01ean geratuta. Banakako 200 estiloetan, 3:04,87rekin hirugarren sailkatu zen.

Denboraldiko bigarren lehiaketa izanik, emaitza onak lortu ditu Nahiak, batez ere 400 librekoak eta 100 bular probakoak, bere erregistro onenetatik oso gertu baitaude, eta, denboraldi hasiera izanik ere, maila bikainean igeri egiteko gai dela egiaztatu ahal izan dugulako. Emaitza hauek, denboraldiko helburu handiei begira bere markak hobetzen ikusteko itxaropena ematen digute, batez ere 400 librean.

Aupa Nahia! Zorionak! Segi horrela!





Iruzkinak