Infantil, junior eta absolutuak pozik berriro ere etxean; oraingoan Andoainen!


Pasa den azaroaren 26ko arratsaldean, Neguko Ligako 3. jardunaldia ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian eta bertan parte hartzen izan ziren gure taldeko infantil, junior eta absolutuak. Denboraldiko hirugarren jardunaldi honetan, gure igerilariak pixkanaka lehiaketetako martxa artzen ari direla ikusi genuen, haietako gehienek markak hobetzea lortu zutelarik.

Arrazoi ezberdinak direla medio, hainbat igerilarik ezin izan zuten parte hartu baina hala ere, taldeko 11 partaide izan genituen igerilekuan, haien onena emateko prest: Laida Guerrero, Ane Meyer, Irati Etxeberria, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Unai Somovilla, Iker Gorostegui, Mayi Gorostegui, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Alba Escribano.

Lehiaketa honetan, gehiengoek 400 libre eta lau estiloetako 200 metroko proba edo 100 libreko probak burutu zituzten; izan ere, infantilen kasuan, lehena Neguko Gipuzkoako zein Euskal Herriko txapelketetan parte hartzeko “giltza” proba baita. Emaitzei dagokienez, partaide guztien artean 15 marka pertsonal ezartzea lortu zuten. Honakoak izan ziren horiek:
  • Laida Guerrerok 50 bular (54.93) eta 100 libre (1:41.71) probatakoak.
  • Ane Meyer-ek 50 bizkar probakoa (47.92).
  • Irati Etxeberriak 400 libre probakoa (5:38.37).
  • Nora Miguelezek 400 libre probakoa (6:25.12).
  • Amaiur Iparragirrek 400 libre (6:03.02) eta 200 lau estiloetakoa (3:20.02).
  • Iker Gorosteguik 400 libre (4:28.93) eta 100 librekoak (58.21).
  • Mayi Gorosteguik 400 libre (5:56.08) 100 libre (1:17.65) eta 50 bizkar (39.71) probetakoak.
  • Garazi Etxeberriak 200 lau estiloetako proban (2:30.96).
  • Miren Sarobek 400 libre (4:49.30) eta 200 bizkar (2:42.08) probetakoa.

Gipuzkoako Neguko Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak jada argitaratuta dauden honetan, beharrezko “giltza” diren gutxienekoa lortuta daude gure taldeko Irati Etxeberria (400L eta lau estiloetako 200 metrokoan), Mayi Gorostegui (lau estiloetako 200 eta 400 metrokoetan), Amaiur Iparragirre (lau estiloetako 200 eta 400 metrokoetan) eta Nora Miguelez (lau estiloetako 400 metrokoan).

Pausoz pauso aurrera goaz denboraldiarekin eta pozik gaude, pixkanaka entrenamendu gogorrek emandako emaitzak ikusten ari baikara; eta lanean jarraituko dugu! Hurrengo jardunaldia abenduaren 17an izango dute denek Hernaniko igerilekuan baina lehenago, abenduaren 3 eta 4ko asteburuan, Garazi Etxeberria eta Nahia Zudaire Gipuzkoarekin Castellonen izango dira "XIX Trofeo Internacional Castalia Castell贸n" Sarian parte hartzen. Animo denoi!

Bukatzeko, eskerrak eman nahi dizkiegu berriro ere lehiaketa honetan bolondres gisa laguntzen egon ziren klubeko kide guztiei: Azucena Rodriguez, Ana Bravo, Kepa Etxeberria, Izaro Audikana, Maximiliano Meyer, Ainhoa Cencillo, Aitziber Berasategi, Karmen Herrero, Lide Sa帽udo eta Borja Apeztegia. Mila esker denoi, zuek gabe ezinezkoa litzateke!

Burunpower!!


馃摤 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak