Benjaminak eta Alebinak pozik Tolosan

Urtero egin ohi dugun moduan, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, Tolosara joan ginen berriro, bertan ospatu zen XXII. Paco Sanchez Sarira. Sari honetan, gure taldeko 16 haur aritu ziren.


Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten benjaminetan. Txikienek, 2014an, 2013an eta jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran. 2012an jaiotako neska-mutilek eta 2011ko mutilek estilo horietako 100 metroko bat edo lau estiloetako 200 metrokoa. Zaharragoek, 2011eko neskek eta 2010eko eta 2009 mutilek aldiz bi proba burutzeko aukera izan zuten, estilo berdinetako 100 metroko proba bat edo 200 metro lau estiloetakoaren artean hautatzeko.

Gure igerilarietako batzuk domina eskuratzea lortu zuten, euren jaiotze urteko lehen hiru postuetan sailkatu izanagatik:

Urreak
Axel Fuertes 50 tximeletan
Ibon Elolak 100 tximeletan
Iñaki Garciak 100 bizkar proban
Iñaki Garciak 100 librean
Aitor Ormazabalek 200 lau estiloetan
Ibon Elolak 200 lau estiloetan

Zilarrak
Ohian Matutek 100 bular proban
Mario Amantegik 200 lau estiloetan

Brontzeak
Liher Albizuk 100 librean
Ohian Matutek 200 lau estiloetan

Lortutako domina sorta honetan, aipatzekoa da Iñaki Garciak 100 librean lortutakoa. Izan ere, 1:01,58 eginda taldeko 13 urteko errekor berri bat ezartzea lortu zuen. 

Gainontzekoek, dominarik lortu ez arren, lehian ederki aritu ziren, euren probei gogotsu ekinez. Horretaz gain, txikienek batez ere, proba berriak burutzeko aukera izan zuten eta arautegi eta probak burutzeko moduari dagokionez bikain aritu ziren baita ere. Domina lortu balute bezala aipatu nahi ditugu Aiala Erro, Aizpea Barcina, June Apeztegia, Juren A. Matailo, Amy Y. Sánchez, Kerman Miguel, Ander Martinez, Itxaso Iparragirre eta Kimetz de la Cruz. Zorionak talde osoari!!

Modu honetan, lehiaketei dagokionez, 2022 urteari agur esan zioten benjaminek. Alebinek aldiz, abenduaren 17an izango dute hurrengo ligako jardunaldia Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraituko duten arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko Gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua dator laster eurentzat.

Aupa Ekipo!! Burunpower!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak