Distantzia Luzeko Euskal Herriko Txapelketa, igandean M. Chourraut-en


Igande honetan Bizkaia, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa zein Errioxako igerilariak izango dira gurean lehian. Hitzordua Distantzia Luzeko Euskal Herrikoan izango dute. Ordezkaririk izango ez dugun arren, lehiaketa gure taldeak antolatzen du eta Lasarte-Oriako M. Chourraut Kiroldegian izango da, goizeko 9:45etan hasita.

Lehiaketa honetan infantil kategoriako igerilariek 2000 metrokoan lehiaktuko dira eta junior eta absolutuak aldiz 3000 metrokoan.

Txapelketako webgunea esteka honetan daukazue: https://dleht.buruntzaldeaikt.eus/


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak