Nahia Zudaire taldekideak Manchester-en izango den Munduko Txapelketarako sailkapen berri bat lortu du pasa den asteburuan zehar Oviedon, kasu honetan bere proba sendoenean, 400 librean. Nahia "IX Open Internacional Mareastur Nataci贸n Adaptada" lehiketan aritu da, helburu hau lortzeko asmotan.
Nahia deboraldi berri honetan martxa hartzen ari da berriro ere eta, normala den bezela, oraindik bere onenean ez dagoen arren, maila altuko igerilaria dela erakutsi du beste behin ere, eta arazo handiegirik gabe aurrez lortu zuen bular estiloko 100 metrokoari gutxieneko berri bat gehitzea lortu du. Gutxieneko hau 400 librean lortu zuen Nahiak, proba horretan 5:09,98 eginda. Igeri egindako bigarren proban, 200 librean, Nahiak 2:28,35 marka egin zuen. Lau estiloetako 200 metrokoan 3:00,60 egin zuen Nahiak. Lortutako 3 emaitza hauek hiru probetan lehen postuan sailkatzeko balio izan zioten Nahiari.
Bestetik, Nahiak berak Funchal-en jokatu zen Munduko Txapelketan 400 librea lortutako brontzezko dominaren harira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren aitortza eta txapela jaso zituen pasa den abenduaren 13an Donostiako Tabakaleran ospatutako galan KirolGalan. Zorionak Nahia!
Zorionak Nahia egindako Txapelketagatik eta lortutako emaitzengatik! Segi horrela! Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina