Neguko Ligari gustora eman diote amaiera taldeko infantil, junior eta absolutuek

Taldeko helduenek Hernanin ospatutako 4.jardunaldiarekin bukatu dute Neguko Liga, Eguberrien aurreko azken txapelketa eginda. Larunbat arratsaldean 11 taldekide bildu ziren denera (Iker Gorostegui, Unai Somovilla, Alba Escribano, Saioa Elola, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre eta Ane Meyer) eta guztion parte-hartzearekin 20 marka pertsonal egitea lortu zuten.

Honakoak izan ziren marka hobekuntza guztiak:
  • Iker Gorosteguik 100 bular probakoa (1:20.72), proba bereko 50eko pasekoa (38.11) eta 4 estiloetako 100 metrokoa (1:08.59).
  • Alba Escribanok 4 estiloetako 100 metrokoa (1:24.85).
  • Saioa Elolak 50 libre probakoa (30.23).
  • Mayi Gorosteguik 100 bular (1:39.50) eta proba horretako 50eko pasekoa (47.49).
  • Irati Etxeberriak 50 tximeleta probakoa (39.84).
  • Garazi Etxeberriak 100 bizkar (1:10.96), proba horretako 50eko pasekoa (34.48) eta 200 bular probakoa (1:51.90).
  • Miren Sarobek 800 libre (10:12.90) eta 50 tximeletakoa (32.94).
  • Nora Miguelezek 50 libre (39.96), 200 libre (2:57.60), proba horretako 100 libreko pasean (1:29.27) eta 50 tximeletako proban (44.66).
  • Amaiur Iparragirrek 50 libre proban (36.53).
  • Ane Meyer-ek 50 libre (36.52) eta 4 estiloetako 100 metrokoan (1:41.19).
Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da ia denek hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu geratu dira denak. Zorionak denoi alde horretatik eta segi lanean!

Orain Eguberrietako oporraldian sartu eta urtero bezala, abenduaren 29an Gabonetako Nazioarteko Sarian izango dute hurrengo zita batzuk, aurten 50 metroko Donostiako Paco Yoldi igerilekuan ospatuko dena. Hortaz gain, denak urtarrilaren 7an Hernaniko Sarian parte hartzen izango gara gabonei amaiera emateko. Aupa BIKT!! BRNPWR!!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak