Rankinak: 2022.12.03 eguneraketa


Taldeko rankinaren azken eguneraketa argitaratuta dago jada gure web orrian: https://www.buruntzaldeaikt.eus/errekorrak.html#rankinak

Rankinean gure klubeko igerilari guztien sailkapen bat egiten da proba bakoitzeko, taldearen izenean lehiatu diren igerilari guztien erregistroak kontutan hartuz. Azken eguneraketa 25 metroko igerilekuan egin da eta postu aldaketa esanguratsuenen artean honakoak ditugu:
  • Estilo librean
    • 50 librean Unai G. Somovilla 4 postura igo da 26,94 markarekin eta Iker Gorostegui aldiz 8.enera 27,56rekin.
    • 100 librean Iker Gorosteguik garesti zegoen 4. postuan kokatu da egindako 58,21arekin.
    • Miren Sarobe 400 libreko 8. postura igo da 4:49,30ekin.
  • Bizkar estiloan
    • Iker Gorostegui 100 metrokoan 10. postura igo da 1:12,25 markarekin.
    • Miren Sarobek 10. postura egin du salto 200 bizkar proban 2:42,08 markarekin.
  • Tximeleta estiloan
    • Unai G. Somovillak 4. postura egin du salto 28,19 markarekin.
  • Banakako lau estiloak
    • 200 metrokoan Iñaki Garcia gaztea (2009) 9. postuan sartu da 2:35,64 markarekin.
    • 200 metroetan Garazi Etxeberriak 4. postura pasa da 2:30,96 markarekin.
Lehen postuetako aldaketa hauez gain txikitxoak ere postuetan gora hasi dira. Hori guztiak webgunean ikusi dezakezue ( Lehiaketa > Taldeko Errekorrak eta Rankinak > Rankinak)


📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak