Alde batetik, sailkatu diren infantil, junior eta absolutuek Gipuzkoako Udaberriko Saria izango dute Irungo Azken Portu udal kiroldegian. Txapelketa honek goiz eta arratsaldeko jardunaldiak izango ditu eta larunbatean zein igandean jokatuko da. Goizeko jardunaldiak 10:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17:00etan larunbatean eta 16:30etan igandean.
Bestalde, Nahia Zudaire Madrilgo M86 igerilekuan izango da, Erkidego Arteko Igeriketa Egokituko Absolutu mailako Txapelketan lehian. Txapelketa honetan Nahiak Euskadiko selekzioa ordezkatuko du eta 100, 200 eta 400 librean lehiatuko da. Litekeena da errelebuko probetan ere parte hartzea. Jardunaldiak 10:00etan eta 17:00eta hasiko dira larunbatean eta goizeko 10:00etan igandean..
Azkenik, Gipuzkoako Federazioaren deialdian oinarrituta, Iñaki Garciak, Oihan Matutek, Ibon Elolak eta Mario Amantegi alebinek teknifikazio jardunaldia izango dute larunbat goizean Donostiako 50 metroko Paco Yoldi igerilekuan. Eguna lehorreko saio batekin hasiko da eta ur saioarekin amaituko da, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00ak bitarte.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Animorik haundienak DENOI!! BRNPWR!! Burunteam!!
📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina