Lan polita eginda eta taldeko errekor berri batekin itzuli da Garazi Bartzelonatik

Marka pertsonalik egin ez duen arren, parte hartutako bi probatan bere onenetan ibili da, bi kasutan finalera iritsita eta 17 urteko taldeko errekor berri bat ezarri du.

Pasa den asteburuan Garazi Etxeberria Bartzelonan izan dugu Gipuzkoako Selekzioarekin, Trofeo Internacional Alejandro López Sarian lehian eta pozik itzuli da bertatik, lan txukuna eginda.
Asteburuan zehar bi probatan aritu da; larunbatean 50 libre egin zuen eta igandean berriz, estilo bereko 100 metrokoa. Egindako lanarekin, bi egunetan arratsaldean ospatutako B finalera iristea lortu zuen, goizeko lana hobetzeko aukerarekin. 

Proba laburraren kasuan, goizean 28.06 eginda, gustura igeri egin ez bazuen ere, bere onenetik oso gertu ibili zen eta aldi berean, 17 urteko taldeko errekor berria ezarri zuen Garazik. Arratsaldean gustorago amaitu zuen proba, kronoa 28.08an geratuz.

Igandean 100 libre proba egin zuen eta goizean ez zuen esfortzua eta arnasketa modu egokian neurtu eta zailak egin zitzaizkion probako azken metroak. Hala ere, 1:01.08 denbora egin zuen, berriro ere bere marka pertsonaletik gertu. Kasu honetan ere arratsaldeko B finalerako sailkatzea lortu zuenez, goizekoa hobetzeko aukera izan zuen eta ikaskuntza horrekin, arratsaldean egindako lanarekin pozik geratu zen Garazi, 1:01.01 eginda.

Zorionak egindako lanagatik Garazi!



📬 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak