Bikain aritu dira gureak pasa den asteburuan, Irungo Azken Portu Igerilekuan ospatutako Gipuzkoako Udaberriko Sarian

18 MARKA PERTSONAL, TALDEKO 2 ERREKOR BERRI, EUSKAL HERRIKO TXAPELKETARAKO 4 GUTXIENEKO BERRI eta UDAKO JUNIOR MAILAKO ESPAINIAKO TXAPELKETARAKO SAILKAPEN BERRI BAT Irungo Azken Portun

Bikain aritu dira gureak pasa den asteburuan, Irungo Azken Portu Igerilekuan ospatutako Gipuzkoako Udaberriko Sarian. Txapelketa hau denboraldi honetako lehen zatia amaitzeko baliatu dugu, Aste Santuko oporren aurretik egindako azken txapelketa izan baita. Denera 11 taldekide aritu dira lehian: Ane Meyer, Amaiur Iparragirre, Nora Miguelez, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Miren Sarobe, Iker Gorostegui, Saioa Elola, Garazi Etxeberria, June L贸pez eta Unai Somovilla. Denen artean eskuratutako lorpenak ugariak izan dira eta orokorrean, pozik gaude emaitzekin.

Lorpen guzti horien artean, guztira 18 marka pertsonal, taldeko 17 urteko 2 errekor, Euskal Herriko Txapelketarako 4 gutxieneko berri eta Junior mailako Espainiako Udako Txapelketarako beste gutxieneko berri bat aurki ditzakegu: 
  • Amaiur Iparragirrek 200L proban 4 segundutan hobetu zuen bere denbora, kronoa 2:42.33-an geratuz. Lau estiloetako 100 eta 200 metroetan ere bere markak hobetzea lortu bazuen ere, bi probetan deskalifikatua izan zen.
  • Nora Miguelez-ek lau estiloetako 100 metroko proban 1:31.86 eginda, marka pertsonal berria ezarri zuen.
  • Mayi Gorosteguik igeri egindako lau probetatik hirutan erregistro berriak ezartzea lortu zuen: 100 (1:22.00) eta 200 (2:53.77) bizkar probetan eta lau estiloetako 200 metrokoan (3:03.62).
  • Irati Etxeberriak proba guztiak hobetu zituen: 50L-an erregistro berria 31.51-n utzi zuen, 50 tximeletan 36.14-an eta lau estiloetako 100 metrokoan 1:23.63 denbora egin zuen.
  • Miren Sarobek ere parte hartutako proba guztietan bere denborak hobetzea lortu zuen: 100 tximeletan 1:13.58 egin zuen, 100 bizkar proban 1:13.91 egin zuen aurreko denbora 5 segundutan hobetuz eta 50 tximeletan 32.15-ean geratu zuen kronoa. Azken bi hauek gainera, Euskal Herriko gutxieneko berriak dira Mirenentzat.
  • Iker Gorostegui proba guztiak hobetu zituen beste igerilari bat izan da: 200 librean 2:02.02-an geratu zuen kronoa eta 800 libre proban berriz, 9:03.07 denbora txukuna eginda, marka pertsonala egiteaz gain, Eneko Elizasuk zuen 17 urteko taldeko errekorra hautsi zuen. Aldi berean, erregistro hori Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa ere bada.
  • Garazi Etxeberriak lau probatan hartu zuen parte eta hirutan lortu zituen erregistro hobekuntzak: 800 librean 9:51.88 egin eta Euskal Herriko absolutu mailako gutxienekoa lortu zuen, 50 bular proban 35.24 markarekin 2011 urteaz geroztik Naroa Goikoetxeak ezarrita zuen 17 urteko errekorra hautsi zuen eta 50 bizkar proban 31.29 markarekin, Garazik Udako Espaniako Txapelketarako txartel berria lortu zuen. Zorionak! Honez gain, 4x100 lau estiloetako errelebuan, 100 bizkar probako marka pertsonala egitea ere lortu zuen (1:08.73).
  • June L贸pez proba guztietan bere denboretatik gertu ibili da eta bizkar erako 200 metrokoan marka pertsonal berria ezartzea lortu zuen, 2:31.71 denbora eginda.

Ane Meyer, Saioa Elola eta Unai Somovillak marka pertsonalik lortu ez zuten arren, hiruak haien onenetatik gertu ibili ziren proba guztietan eta pozik gaude egindako lanarekin, horrez gain taldearekin egon eta txapelketa polita igaro baitzuten denek.

Aste Santuko oporretan atsedena hartzera
Esan bezala, txapelketa honekin amaiera eman diogu denboraldi honetako lehen zatiari; hau horrela, aste hau jada lasaiago hartuko dugu eta ondoren, Aste Santuko oporrez gozatzeko aukera izango dute igerilari guztiek. Ondoren, bigarren astean 2009 urtean eta aurrez jaiotakoak Madrilen izango dira egun batzuk pasatzen; bigarren zatiko entrenamenduei hasiera emateaz gain, denon artean esperientzia berriak bizi eta taldean harremanak sendotzeko ere baliagarria izango dela uste dugu.


馃摤 Harpidetu zaitez gure albisteak emailez zure postontzian jasotzeko



Iruzkinak