Bi marka pertsonal, Espainiako errekor berri bat eta zilarrezko domina bat Mallorcan
Joan den asteburuan Mallorcan izan zen Nahia Zudaire, FEDDFrekin Espainiako Udaberriko Txapelketa Absolutuan lehiatzen. Nahia Igeriketa Egokituaren atalean lehiatu zen, duela gutxi igeriketa arrunteko Txapelketa Nazionaletan txertatu den atalean. Horrela, larunbat eta igandean lehiatu zen, biak arratsaldez, eta bere bi jardunaldietan lau berrogeita hamarrekoak osatu zituen: 50 tximeleta eta 50 bizkar larunbatean eta 50 bular eta 50 libre igandean.
Berarentzat oso proba laburrak izan arren, erregistro onak lortzeko gai izan zen. Horren erakusgarri dira lortutako bi marka pertsonalak eta Espainiako errekor berria. Marka pertsonalak 50 bizkar eta 50 bular proban izan ziren, 44,37 lehenengoan eta 46,34 bigarrenean, non SB7 klaseko Espainiako errekor berria ezarri zuen.
50 tximeletatan Nahia 4. postuan sailkatu zen, bizkar estilokoan 5., buar estiloan 2. izan zen zilarrezko domina lortuz eta estilo librean 6. sailkatu zen.
Zorionak Nahia!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina