Alebinek ederki itxi zuten liga

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Euskal Herriko Txapelketarako bost gutxieneko berri eta Gipuzkoako Txapelketarako bat ligako azken jardunaldian

Pasa den larunbatean, Hernaniko Udal Kiroldegian, Alebin Ligako 7. eta azken jardunaldia izan zuten gure haurrek, benjaminen KZL/Test jardunaldiaren ostean. Jardunaldi honetarako proba sendoak egokitu zitzaizkien igerilariei. Adin tarte honetako 5 haur izan ziren lehian gure taldetik.

Aurreko jardunaldiko proba gogorrei segida emateko, iraupen ertaineko edo lau estiloetako probak izan zituzten alebinek jardunaldi honetan, 200 metro estilo librean eta 400 metro banakako lau estiloetan izan zen banakako proba programa. Bi proba hauetan aritu ziren Iñaki García, Ibon Elola, Oihan Matute, Mario Amantegi eta Itxaso Iparragirre.


Lau mutilak lehen lau postuetan izan ziren bai lau estiloetako 400 metrokoan eta baita 200 librean ere. Lau estiloetako proban gainera, laurek Euskal Herriko gutxienekoa egitea lortu zuten. Iñaki Garcíak 200 libreko Euskal Herriko gutxienekoa ere lortu zuen eta beste hirurak oso gertu izan zuten erreferentziazko marka. Itxaso Iparragirrek lau estiloetako 400 metrokoan Gipuzkoako Udarako Txapelketarako gutxienekoa egitea ere lortu zuen eta beraz, bertan izango da baita ere. Proba honetan bigarren sailkatu zen Itxaso eta 200 librean aldiz, laugarren.

Jardunaldi honekin ikaskuntzari eta kirol garapenari zuzendua dagoen liga amaitzen da. Hemendik aurrerako probatan nork bere onena emateko aukera izango du etorriko diren sari eta txapelketa desberdinetan. Lehen zita bi aste barru izango da alebin batzuentzat, Euskadiko Kirol Jokoetan Gipuzkoa defendatuz lehiatuko dira eta. Hortik aurrera Lasarteko XXXII. Saria, Gipuzkoako Txapelketak eta Euskal Herrikoak etorriko dira.

Zorionak denoi!!


Iruzkinak