Neguko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia ospatu zen Hernanin aurreko larunbatean, azaroaren 15ean eta bertan gure taldeko 12 infantil, junior eta absolutu izan ziren lehian: Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Itxaso Iparragirre, June Apeztegia, Izaro Bautista, Aiala Rojo, Lier Garmendia, Aitor Ormazabal, Ander Martinez, Nille Becerra, Laida Guerrero eta Aitor Estanga. Gustura aritu ziren, gehienek haien markaren bat hobetzea lortu zutelarik; denera 18 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten.
- Amaiur Iparragirrek 400 lau estiloetan (6:10.97).
- Ane Meyerrek 100 bular probakoa (1:45.91) eta 50 tximeletakoa (38.34).
- June Apeztegiak lau estiloetako 100 metroetako probakoa (1:43.09).
- Izaro Bautistak 50 librekoa (36.82) eta 100 lau estiloetakoa (1:37.66).
- Aiala Rojok lau estiloetakao 100 metrokoan (1:34.87) eta 200 libre proban (2:51.82).
- Lier Garmendiak bizkar erako 100 metrokoa (1:16.07) eta distantzia bereko lau estiloetako probakoa (1:21.74).
- Aitor Ormazabalek 100 bizkar (1:11.27) eta lau estiloetako 400 metroko perobakoa (5:38.22).
- Ander Martinezek lau estiloetako 100 metroko probakoa (1:19.56).
- Nille Becerrak bular erako 100 metroko probakoa (1:40.38) eta lau estiloetako 100 metroetakoa (1:28.94).
- Laida Guerrerok lau estiloetako 100 metroetakoa (1:37.28).
- Aitor Estangak bizkar erako 100 metrokoan (1:26.22) eta proba bereko lehen 50 metroetako pasekoa (39.10).
Lortutako emaitza hauekin, infantil kategorian dauden haur batzuk jada Gipuzkoako zein Euskal Herriko Txapelketarako gutxienekoak egiteko gai direla ikusten hasi gara. Kategoria hauetan, “giltza” izenez ezagutzen ditugun gutxienekoak egin behar dituzte Gipuzkoako Neguko Txapelketan eta Euskal Herrikoetan parte hartzeko. Proba hauek libre erako 400, 800 eta 1500 metroak eta lau estiloetako 200 zein 400 metroak dira; beraz, denboraldi honetan proba horietan parte hartzea garrantzitsua izango da igerilari hauentzat. Hau horrela, Aitor Ormazabalek eginiko 400 lau estiloetako denborarekin jada eskuratu du Euskal Herriko Txapelketarako txartela.
Entrenamenduetan zehar denok lanean jarraituko dugu pixkanaka gero eta emaitza hobeak lortzeko helburuarekin. Hurrengo zita abenduaren 13an izango dute, berriro ere Hernaniko igerilekuan.
Burunpower!!

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina