Asteburu ona Nahiak Limogesen

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Urrezko domina Nahiarentzat Limogesen

Joan den asteburuan Limogesen izan zen Nahia Zudaire, Espainiarekin WPS France 2023 World Series serieetan lehiatzen. Horrela, ostiral, larunbat eta igande lehiatu zen, goiz eta arratsaldez, izan ere, goizetan sailkatu ondoren, arratsaldean finalak izan zituen.


Ostiralean bi probatan igeri egin zuen. Alde batetik, 100 librean, goizean 1:10,55 egin zuen eta A finalerako sailkatu zen. Bertan 1:09,38 egin zuen eta laugarren postua lortu zuen. Bestalde, banakako 200 estiloetan ere igeri egin zuen eta finalerako sailkatu zen 3:06,63ko emaitzarekin. Finalean bertan 3:00,62an utzi zuen marka, laugarren postua errepikatuz.

Larunbatean 100 bular proban aritu zen. Proba honetan ere finalean egon zen, non 1:38,69 egin zuen eta bertan lehen postuan bukatzea lortu zuen eta baita urrezko domina eskuratzea ere.

Igandean 50 librean lehiatu zen eta A finalean 33,89rekin zortzigarren postuan bukatu zuen.

Oraingoan marka pertsonalik hobetzea lortu ez zuen arren, Nahiak bere denbora onenetatik oso gertu egin zuen igeri, eta goi mailako lehiaketa berri batean egon ahal izan du eta baita entrenamenduen emaitzak ikusi eta baloratzeko aukera ere. Nahiaren hurrengo hitzordua asteburu honetan bertan izango da, gainerako taldekideekin batera Paco Yoldin Gipuzkoa Open Sarian parte hartuko baitu.

Zorionak Nahia!






Iruzkinak