Emaitza politak lortu ditu Nahiak Berlinen

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
FINAL MORDOA, URREZKO DOMINA BAT, HIRU ERREKOR ETA HIRU MARKA PERTSONAL EKARRI DITU NAHIAK BERLINDIK

Joan den astean, maiatzaren 11tik 14era bitartean, Nahia Zudaire taldekidea Berlin-en izan zen, Espainiako selekzioarekin 37. IDM Berlin Txapelketan lehian. Lau egunetan zehar proba mordoa egin ditu; izan ere, bakarkako 6 probaz gain, hauen hainbat finaletan ere izan zen eta erreleboetako 4x100 libre proban ere Espainiako Selekzioa ordezkatzen aritu zen Nahia.

Berlinen, Nahiak bakarkako sei probatan hartu zuen parte: libre erako 100, 200 eta 400 metrokoetan, bular erako 100 metrokoan, lau estiloetako 200eko proban eta tximeletako 50ekoan. Proba guzti horietatik batean izan ezik, finalera sailkatzea lortu zuen eta horrez gain, hiru marka pertsonal berri ere egin zituen. Gainera, aipatu moduan, 4x100 libre erreleboan ere parte hartu zuen eta bere taldekideekin batera, txapeldun izan ziren, urrezko domina eskuratuta. 

Marka pertsonalei dagokienez, honako hauek izan ziren:
  • 100 bular probako kanporaketa seriean jada 1:40.73 denborarekin marka pertsonala egitea lortu zuen eta finalera sailkatuta, berriro ere goizeko marka hobetu eta bere marka onena 1:38.30ean utzi zuen.
  • Proba horretako finalean, 50eko pasean ere bere erregistrorik onena 46.47an utzi zuen.
  • Lau estiloetako 200 metroko proban ere marka pertsonala egitea lortu zuen, 2:58.57 denborarekin.
Honez gain, Nahiak Espainia mailako hainbat errekor ezarri zituen. Alde batetik, 100 bular probako arratsaldeko denbora, SB7 kategoriako errekorra da eta baita 50 bular probako denbora ere. Bestetik, Espainiako Selekzioarekin eginiko 4x100 libre erreleboan ere, taldeak Espainiako errekorra ezarri zuen.

Lau egunetan zehar, 12 aldiz egin zuen igeri Nahiak; beraz, egun neketsuak izan zirela esan beharra dago eta mundu mailako txapelketa izanik, egoera kontuan izanda, lorpen handiak egin dituela. Bejondeizula Nahia! Segi lanean!

BRNPWR!!!

Iruzkinak