23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
8 MARKA PERTSONAL, 2 GUTXIENEKO BERRI, FINALETARAKO 2 SAILKAPEN, URRE 1 ETA ZILAR 1 ORDIZIAN
Larunbat arratsaldean, 15:00an hasita, Ordiziako Majori Kiroldegian Ordiziako I. Saria ospatu zen eta bertan izan ziren gure taldeko 7 igerilari: Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Miren Sarobe, Garazi Etxeberria, Unai G. Somovilla, Alba Escribano eta Amaiur Iparragirre.
Igerilari guztiek lau estiloetako 100 metroko proba guztiak zituzten aukeran eta bi probetan eskuratutako FINA puntuen baturan kategoria bakoitzeko 6 igerilari onenak sailkatzen ziren finalerako. Hauek, banakako 200 estiloetan lehiatu behar izan ziren, podiumera igo eta domina nork eskuratuko zuen jakiteko. Denak oso txukun eta gogoz aritu ziren, lorpen mordoarekin itzuliz; honakoak izan ziren aipagarrienak:
- Amaiur Iparragirrek 100 tximeletan (1:31.87), proba horretako 50 metroko pasean (44.30) eta 100 librean (1:13.62) marka pertsonalak egin zituen eta aldi berean, bi 100ekoetan Gipuzkoako Udako txapelketarako gutxienekoak lortu zituen. Amaiurren hobekuntza nabarmena izan zen bi probetan, entrenamenduetan zehar egiten ari den lanaren erakusle delarik. Zorionak!
- Ane Meyerrek ere igeri egindako bi probatan marka pertsonalak egitea lortu zuen: bular erako 100 metroetan (2:00.30) eta 100 librean (1:21.06).
- Alba Escribanok bizkar erako 100 metrokoan (1:24.96), proba horretako 50eko pasean (42.00) eta 100 libre proban (1:09.43) ere marka pertsonalak ezarri zituen.
- Miren Sarobe igeri egindako bi probatan bere marketatik gertu ibili zen eta horri esker, junior mailan hirugarren sailkatu zen finalerako. Bertan, lau estiloetako 200 metrokoan postu bat aurreratzea lortuta, zilarrezko domina eskuratu zuen.
- Antzeko egoeran aurkitu zen Garazi Etxeberria; bizkar eta libre erako 100 metrokoetan nagusitu eta junior mailan lehen postuan sailkatu zen finalera eta oso ondo defendatu zuen bere postua lau estiloetako 200 metrokoan, urrezko domina eskuratuz eta Mirenekin batera podium polita osatuz.
Mayi Gorosteguik eta Unai Somovillak ere haien marketatik gertu egin zuten igeri eta hauek egindako lanarekin oso pozik gaudela esan beharra daukagu; hemendik aurrera ere hala jarraitzea espero dugu! Hurrengo txapelketa ekainaren lehen asteburuan izango du talde honek; batzuk Donostiako Paco Yoldin izango dira VI. Gipuzkoa Open Sarian parte hartzen eta besteak berriz, Andoaingo Allurralden, Gipuzkoako Udako XII. Sarian. Ordura arte lanean jarraituko dugu, helburu nagusiak betetzeko asmoz!
BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina