Espainiako Errekor berri bat Nahiak Cádiz-en

23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~

Bi urre eta brontze bat lortu zituen Nahiak Cádiz-en, beste behin ere 400 libreko Espainako Errekorra hobetzea lortu zuen lehiaketan

Pasa den asteburuan Nahia Zudaire taldekidea Cádiz-en izan da, kluben arteko Igeriketa Egokituko Espainiako Txapelketan lehian. Bertan, larunbata goiz eta arratsalde lehiatu da Nahia, eta igandean goizez. Burutu dituen probak 100 eta 400 librea, 100 bular proba eta lau estiloetako 200 metrokoa izan dira.


Lehen proba lau estiloetako 200 metrokoa izan zuen Nahiak eta 3:02,32 eginda hirugarren sailkatu zen Nahia, brontzezko domina jantziz. 

Bigaren saioan, larunbat arratsaldean bere proba kuttuna izan zuen nahiak, 400 librean. proba honetan bikain aritu zen Nahia eta bere marka pertsonal berria 5:01,33an uzteaz gain, marka horrekin berarekin Espainiako Errekor berri bat ezarri zuen S8 klasean. Proba honetan Nahia txapeldun izan zen eta urrezko domina jantzi zuen. Aldi berean, proba honetako 200 metroko pasean ere marka pertsonala egitea lortu zuen Nahiak, pasea 2:24,86an eginez. Larunbat arratsaldean bertan eta 400 librearen ondoren, Nahia 100 bular proban lehiatu zen eta hemen ere txapeldun izan zen kronoa 1:44,22an geratuz.

Igande goizeko saioan Nahia 100 librean aritu zen eta 1:14,15 eginda zortzigarren postuan amaitu zuen.

Espainiako Txapelketa amaituta, uztailaren 31tik abuztuaren 6ra bitartean izango den Munduko Txapelketaren prestakuntzan buru-belarri arituko da Nahia. Zorte onena opa diogu hemendik!




Iruzkinak