23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Pasa den ostiraletik igandera, uztailaren 7tik 9ra, Gasteizko Mendizorrotza igerilekuan infantil, junior eta absolutu mailako Euskal Herriko Txapelketa ospatu zen eta bertan izan genituen taldeko Miren Sarobe, June L贸pez eta Garazi Etxeberria. Txapelketa honek berezitasun bat izan du; orain arte Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako Txapelketak larunbat eta igandetan ospatu ohi izan dira baina kasu honetan, parte-hartzaile kopurua handia zenez, ostiraletik igandera izan zen. Gora-behera ezberdinak izan arren, gustura gaude lortutako emaitzekin, maila ona erakutsi baitute gureek eta lehen biek pozik eman diote amaiera denboraldiari.
Miren Sarobe libre erako 50, 100 eta 200 metroetako probetan eta tximeleta erako 50ekoan lehiatu zen. 100 libre eta 50 tximeleta probetan bere denboretan aritu zen eta beste bi probetan, marka pertsonalak ezartzea lortu zuen: 200 librean 2:21.99 egin zuen eta 50 librean berriz, 29 segunduetatik jeistea lortuz, 28.92-an utzi zuen bere marka pertsonala.
Bestetik, June L贸pez 50, 100 eta 200 bizkar probetan lehiatu zen. Hasiera batean 100 libre proban ere parte hartzeko asmoa bazuen ere, ostegunean gaixorik aurkitzen zen, sukarrarekin; beraz, ostiraleko jardunaldian atseden hartzea erabaki zuen. Egoera hau izanda ere, gainontzeko hiru probetan txukun aritu da June eta horren adierazle da bizkar erako 200 metrokoan junior mailan lortutako brontzezko domina.
Bukatzeko, Garazi Etxeberriak 50, 100 eta 200 libreetan eta 50 bizkar proban parte-hartu zuen. Bere erregistro onenetatik gertu ibili zen proba guztietan eta hau oso seinale ona da; izan ere, Garazik bere txapelketa garrantzitsuena Malagan izango du, uztailaren amaieran eta ondorioz, oraindik beste hiru astez lanean jarraitu beharra dauka. Hau horrela, emaitza horiek bide onetik doala adierazten dute eta lanean jarraitzea tokatzen da, azken txanpa egin eta denboraldiari amaiera ederra emateko. Gainera, junior mailako hiru dominarekin itzuli da etxera: 100 librean lehen postua lortuta urrezko domina kolkoratu zuen eta 200 zein 50 libre probetan brontzezko domina.
Esan bezala, txapelketa honekin Miren eta June oporraldian sartu dira jada eta orain udaz gozatzeko momentua iritsi zaie; seguru gaude probetxua aterako diotela. Ondo pasa eta zorionak biei egindako txapelketagatik!
Garazik berriz, uztailaren 26tik 29ra izango du azken zita, Malagan ospatuko den Junior eta Absolutu mailako Espainiako Udako Txapelketan eta ordura arte lanean jarraituko du, ondoren ondo merezitako oporrez disfrutatzeko.
ZORIONAK hiruoi egindako txapelketa eta denboraldiagatik eta uda ona pasa bukatu duzuenok!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina