23/24 izen ematea zabalik
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Lehen egunean, uztailaren 31n, 400 librean aritu zen Nahia eta proba horretan etorri zen bere Munduko Txapelketako lehen domina. Kanporaketa serieetan 5:10,90 egin ostean, finalean 5:05,91 egin zuen eta marka horrekin zilarrezko domina jantzi zuen.
- Eskolarrak eta Federatuak Lasarte-Oria
- Eskolarrak eta Federatuak Andoain
- Parte-hartze Igeriketa (lehiaketa gabea) Lasarte-Oria + Andoain
- Master Igeriketa Lasarte-Oria + Andoain
- Informazio guztia
~ ~ ~ ~
Bitan igo da Nahia Munduko Txapelketako podiora, lehena 400 libreko zilarra janzteko eta bigarrena 100 bular probako brontzea kolkoratzeko. Horretaz gain Espainiako 3 errekor berri ezarri ditu eta beste horrenbeste marka pertsonal egitea lortu du.
Pasa den uztailaren 31tik abuztuaren 6ra bitartean Nahia Zudaire taldekidea Manchester-en izan da, igeriketa egokituko Munduko Txapelketan lehian. Bertan parte-hartze nabarmena izan du, banakako probetan zilar bat eta brontze bat lortuz eta errelebuetan ere parte hartuz.
Abuztuaren 2an, 100 bular probako finala jokatu zuen zuzenean eta bertan ere emaitza ederra lortu zuen, Kronoa 1:38,14an geratuz brontzezko domina eskuratu zuen Nahiak, aldi berean berak aurretik zuen Espainiako SB7 klaseko errekorra hautsiz eta marka pertsonala egitea lortuz. Pasean ere, Espainiako Errekor berria eta marka pertsonal berria ezarri zituen, 50 metrokoa 45,63an eginez.
Abuztuaren 3an 100 libreko finalean aritu zen. Pase azkar batekin (33,35) Nahiak 1:09,05ean geratu zuen kronoa bosgarren postuan sailkatuz.
Abuztuaren 5ean bere azken banakako proba izan zuen, lau estiloetako 200 metrokoa. Proba honetako kanporaketa serieetan 3:00,73 eginez finalerako sailkatu zen Nahia non 2:57,21ekin seigarren izan zen. Finalean egindako markarekin Nahiak marka pertsonala egitea lortu zuen eta horrekin batera SM8 klaseko Espainiako Errekor berria ezarri zuen, aurrez berak zeukana hobetuz.
Txapelketako azken egunean, abuztuaren 6an, Nahiak eraketa mistoa zuen 4x100 libreko errelebuko lehen postan lehiatu zen eta Espainiako taldeak laugarren postuan amaitu zuen, 4:10,08 eginda.
Berak eta gainontzeko taldekideek lortutako dominek Espainiari Pariseko Paralinpiar Jokoetan aritzeko txartel zuzena ematen diote. Nahiak orain atseden hartuko du eta datorren denboraldia plaza horietako bat bereganatzeko lanean jardungo du, bere bigarren Paralinpiar Jokoetan parte hartu ahal izateko.
Zorionak egindako txapelketagatik Nahia!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina