Jada hasi dugu lehiaketen denboraldia

Pasa den larunbatean, urriak 21ean, gure taldeko nagusienak (infantil, junior eta absolutuak) Ordiziako Majori igerilekuan izan ziren, Neguko Ligako lehen jardunaldiarekin denboraldiari hasiera emanez. Guztira 19 igerilari izan genituen bertan: Nora Miguelez, Lucía Rey, Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Nille Becerra, Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Kimetz de la Cruz, Mario Amantegi, Oihan Matute, Iñaki García, Irati Etxeberria, Alba Escribano, Miren Sarobe, Saioa Elola, June Lopez, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui. Denboraldiarekin hasi berri gauden honetan, probetan erabilitako teknika eta taktikan jarri genuen fokoa, lortutako denborak bigarren plano batean utziz; hala ere, denen artean 18 marka pertsonal ezarri zituzten gureek eta gainera, orain arteko prestakuntzaren nondik norakoak ikusteko ere oso baliagarria egin zitzaien denei.

Txapelketa hau denboraldiko lehena izan dela eta soilik 5 asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea eta batzuen kasuan, horixe ikusi genuen. Hala ere, asteak aurrera joan ahala norbere gaitasunak hobetzen eta ikaskuntzan aurrerakuntzak egiten joango direla uste dugu eta hala, pixkanaka marka hobekuntzak ere etorriko direla.

Honakoak izan ziren lortutako marka pertsonalak:
  • June López-ek, Miren Sarobek eta Alba Escribanok 1500 libre probakoan (20:07.84, 20:52.63 eta 21:16.44 hurrenez hurren) eta azken honek, 800 metroetako pasean ere bai (11:21.45).
  • Nora Miguelezek 50 bular probakoa (48.16).
  • Nille Becerrak bular erako 50 metroetan (48.26) eta 100 librean (1:22.21).
  • Ane Meyerrek 50 bular probakoa (52.29), 100 librekoa (1:17.15) eta bizkar erako 50 metroetakoan (45.42).
  • Iñaki Garcíak tximeleta erako 100 metroetan (1:12.31) eta proba honetako 50 metroetako pasean (32.61).
  • Amaiur Iparragirrek 100 tximeletakoa (1:31.57).
  • Kimetz De la Cruz-ek 200 Bizkar probakoa (2:41.45) eta 100 librekoa (1:12.79).
  • Laida Guerrerok libre erako 100 metroetan (1:31.99).
  • Lucía Rey-k 50 bizkar proban (45.55).
  • Irati Etxeberriak 50 bular probakoa (45.53).
Aspaldiko partez, talde handia osatu dugu kategoria hauetan eta ederra da 19 pertsona denak elkarrekin talde giroan animatzen, elkar laguntzen eta esperientziak elkarbanatzen ikustea; izan ere, jardunaldi luzeak izan arren, igerilariak gustura aritu ziren eta arratsaldea ahalik eta eramangarrien eramaten saiatu ginen denon artean.

Hemendik hiru astera Hernanin izango dute Neguko Ligako bigarren jardunaldia igerilari hauek, azaroaren 11n. Bitartean lanean jardungo gara akatsak zuzendu, ondo egindakoak mantendu eta pixkanaka norbera bere helburuetara gerturatuz.

Aupa BURUNPOWER!!

Iruzkinak