Gure taldeko bi infantil Gipuzkoako taldearekin bigarren entrenamendu saioan

Pasa den larunbatean, gure taldeko Ibon Elola eta Iñaki García infantilak GITZ-ko (Gipuzkoako Igeriketako Teknifikazio Zentroa) taldearekin entrenatzen aritu ziren Donostiako 50 metroko Paco Yoldi igerilekuan. Talde hau duela hilabete elkartu zen lehen aldiz eta larunbatekoa bigarren entrenamendu saioa izan dute. Aurreko kasuan bezala, 11:00-12:00 bitartean lehorreko lana egin zuten eta ondoren, 14:00 arte uretan jardun zuten. Igerileku luzea izanik (50 metro), saioa gogorra egiten zaie gure bi igerilariei baina, hala ere, gustura itzultzen dira beste mota bateko eta eremu ezberdin batean egindako entrenamendutik eta baita talde ezberdin batekin egindako saiotik.

Bikote honek hurrengo saioa abenduaren 16an izango du eta bertan ere haien ikaskuntzarekin aurrera egiteaz gain, esperientzia berri honetaz gozatzen jarrai dezaten espero dugu!

AUPA BIKOTE, BRNPWR!

Iruzkinak