Neguko Liga Probintzialeko 2. jardunaldia ospatu zen Hernanin aurreko larunbatean, azaroaren 11-n eta bertan gure taldeko 14 infantil, junior eta absolutu izan ziren lehian: Kimetz de la Cruz, Ibon Elola, Oihan Matute, Iñaki Garcia, Mario Amantegi, Lucia Rey, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Irati Etxeberria, Miren Sarobe, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui. Taldeko hainbat partaide etxean geratu behar izan ziren gaixoaldi, lesio eta bestelako arrazoirengatik baina bertan egon zirenak gustura aritu ziren, gehienek haien markaren bat hobetzea lortu zuterlarik; denera 19 marka pertsonal berri ezartzea lortu zuten.
Marken hobekuntzei dagokienez, honako hauek lortu ziren:
- Nora Miguelezek 400 lau estiloetako pasean 50 (40.87) eta 100 tximeletakoa (1:35.21) eta lau estiloetako 100 metroetakoa (1:30.53).
- Amaiur Iparragirrek 50 libre probakoa (33.34).
- Ane Meyerrek 200 libre probakoa (2:52.11) eta 50 librekoa (33.97).
- Mayi Gorosteguik 400 lau estiloetakoa (6:33.97).
- Irati Etxeberriak lau estiloetakao 400 metrokoan (6:53.59) eta proba berean, lehen 100 tximeletakoa (1:36.20).
- Kimetz de la Cruz-ek lau estiloetako 100 metroetakoa (1:21.97).
- Garazi Etxeberriak 100 bular probakoa (1:18.91).
- Iñaki Garciak 50 libre (26.16), 50 tximeleta (30.25) eta 100 libre (58.06) probetakoak.
- Iker Gorosteguik 200 bular (2:51.68) probakoa.
- Lucia Rey-ek 50 libre (38.38), 200 libre (3:10.94) eta azken honetako pasean baita 100 librekoa ere (1:30.86).
- Ibon Elolak lau estiloetako 100 metrokoan (1:12.61).
Lortutako emaitza hauekin, infantil kategorian dauden gazte batzuk jada Gipuzkoako zein Euskal Herriko Neguko Txapelketarako gutxienekoak egiteko gai direla ikusten hasi gara. Kategoria hauetan, “giltza” izenez ezagutzen ditugun gutxienekoak egin behar dituzte Neguko Txapelketetan parte hartzeko eta gainera, Euskal Herri mailarako aurreko denboraldiko markak ez dira baliozkoak; beraz, denboraldi honetan proba horietan parte hartzea garrantzitsua izango da igerilari hauentzat. Hau horrela, Mayi Gorosteguik eta Nora Miguelezek eginiko 400 lau estiloetako denborekin jada eskuratu dute Gipuzkoako Neguko Txapelketarako txartela eta Mario Amantegi eta Oihan Matutek berriz, Euskal Herriko Neguko Txapelketakoa.
Entrenamenduetan zehar denok lanean jarraituko dugu pixkanaka gero eta emaitza hobeak lortzeko helburuarekin. Hurrengo zita abenduaren 2an izango dute, berriro ere Hernaniko igerilekuan.
Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina