Hitzordu bikoitza Larunbatean. Benjaminen estreinaldia.


Gure taldeko igerlariek bi hitzordu izango dituzte asteburu honetan, biak ere gure taldeak antolatuta.

Alde batetik, benjaminek euren denboraldiko KZL/Test Ligako 1. jardunaldia izango dute Andoaingo Allurralde kiroldegian. Txikienek 50 edo 100 librea eta bizkar estiloko 6x25 errelebu mistoa izango dute. haundienek berriz 50 bizkar eta 100 edo 200 estilo librean. Saioa amaieran handienek bizkar estiloko 4x50 errelebua izango dute. Jardunaldi hau arratsaldeko 15:30etatik aurrera hasiko da.

Bestetik, aurreko saioa amaitu ostean eta Andoaingo Allurralden bertan, alebinen taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 2. jardunaldian. Jardunaldi hau arratsaldeko aurrekoa amaitu ostean hasiko da, 18:00 aldera, eta igerilariek estilo libreko 200 metroak eta bular estiloko 100 metroak izango dituzte. Saio amaieran neskek estilo libreko 4x100 errelebua izango dute.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia#h.9xischp06awl


Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak