Pasa den larunbatean, gure taldeko Ibon Elola eta Iñaki García infantilak GITZ-ko (Gipuzkoako Igeriketako Teknifikazio Zentroa) taldearekin Donostiako 50 metroko Paco Yoldi igerilekuan izan ziren, entrenamendu saio bat aurrera eramaten. 11:00-12:00 bitartean lehorreko lana egin zuten eta ondoren, 14:00 arte uretako saioa izan zuten. Gustura aritu ziren biak, entrenamendu saio gogorra izan bazen ere, talde ezberdin eta berezia izanik, pozik jasotzen direlako halako esperientziak.
Gipuzkoako Federazioak Estatu mailako txapelketetan parte hartzeko gaitasuna duten igerilari infantilei zuzendutako taldea osatu du deialdi baten bitartez eta gutxi gorabehera hilabetean behin elkartuko dira denak, entrenamendu saio bateratu bat eginteko. Guztira Gipuzkoako klub ezberdinetako 20 igerilari inguruk osatzen dute talde hau.
Deialdi honen helburu nagusiak maila antzekoan dabiltzan igerilariak elkartu eta haien artean ezagutzea, elkarrengandik ikastea eta bizi esperientzia berriak sortzea da; beraz, alde honetatik, gure igerilariek aukera paregabe hau aprobetxatu eta ahalik eta etekin gehien ateratzea espero dugu.
AUPA BIKOTE!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina