Hitzordu bikoitza asteburuan: Alebin Liga eta X Open Mareastur


Asteburu honetarako bi hitzordu ditugu:

Batetik, larunbat honetan alebinen taldea Lasarte-Oriako M. Chourraut kiroldegian izango da, Alebin Ligako 3. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau arratsaldeko 17:00etatik aurrera hasiko da gure taldeak antolatuta.

Jardunaldiko egitarauan banakako bi proba izango dituzte igerilariek: 200 bizkar proba eta tximeleta erako 100 metroak. Errelebuei dagokionez, gizonezkoen estilo libreko 4x100 errelebua izango dugu.

Bestetik, Nahia Zudaire Oviedon lehiatuko da, X Open Internacional Mareastur de Natación Adaptada lehiaketan. Bertan 100 eta 200 librean, banakako lau estiloetako 200ekoan eta bular estiloko 100ekoan arituko da. Saioak larunbat arratsaldez (16:30) eta igande goizez izango dira (10:00).

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak