Domina sorta, gutxienekoak eta urte amaiera ederra Paco Sánchez Sarian

Urtero egin ohi dugun moduan, gure txikiekin urtea ongi amaitzeko Sariketa batera joan ginen aurtengoan ere. Denboraldi honetarako, Tolosara joan ginen berriro, bertan ospatu zen XXIII. Paco Sanchez Sarira. Sari honetan, gure taldeko 20 haur aritu ziren.

Sari honetarako, igerilariek proba bat aukeratu behar zuten benjaminetan. Txikienek, 2015ean eta 2014an jaiotakoek, tximeleta, bizkar, bular edo estilo libreko 50 metroko proba bat zuten aukeran. 2013an jaiotako neska-mutilek estilo horietako 100 metroko bat edo lau estiloetako 200 metrokoa. Zaharragoek, 2012ko eta 2011ko neska-mutilek aldiz, bi proba burutzeko aukera izan zuten, estilo berdinetako 100 metroko proba bat edo 200 metro lau estiloetakoaren artean, aukeran.

Gure igerilarietako batzuk domina eskuratzea lortu zuten, euren jaiotze urteko lehen hiru postuetan sailkatu izanagatik:

Urreak
  • Kerman Miguel-ek 100 bizkar proban
  • Oier Azpiazuk 50 bular proban
  • Ander Martinez-ek 100 bular proban
Zilarrak
  • Aitor Ormazabalek 100 tximeletan
  • Aner Ibargurenek 50 bizkar proban
  • Liher Albizuk 100 bular proban
  • Oier Jauregik 100 librean
  • Oier Jauregik 100 bizkar proban
Brontzeak
  • Leire López-ek 50 bular proban
  • Itxaso Iparragirrek 100 bular proban
  • Nora Becerrak 50 librean
  • Liher Albizuk 100 librean
Lortutako domina sorta honetan aipatzekoa da lau estiloetako probako emaitza. Izan ere, proba hau zen programa osotik Gipuzkoako gutxienekoak egiteko baliagarria zen bakarra. Gauzak horrela, dominarik lortu ez arren, June Apeztegiak Gipuzkoako Txapelketarako giltza gutxienekoa lortu zuen, 3:56,31 eginda. Itxaso Iparragirrek ere lortu zuen gutxienekoa, 3:07,15 eginda. Itxasok Euskadikoa ere lortu zuen proba honetan. Ator Ormazabalek ere Gipuzkoakoa egitea lortu zuen, 3:28,18 eginda.


Gainontzekoek, dominarik lortu ez arren, lehian ederki aritu ziren, euren probei gogotsu ekinez. Horretaz gain, txikienek batez ere, proba berriak burutzeko aukera izan zuten eta arautegi eta probak burutzeko moduari dagokionez bikain aritu ziren baita ere. Domina lortu balute bezala aipatu nahi ditugu Irai Jauregi, Lier Céspedes, Ariel Sandoval, Urko Azpiazu, Intza Azkarate, Arhane Lizeaga, Uxue Apeztegia, Oihane Lerones, June Apeztegia eta June Lasarte. Zorionak talde osoari!!

Modu honetan, lehiaketei dagokionez, 2023 urteari agur esan zioten benjaminek eta alebinek. Gehienek gabonetan zehar entrenamenduetan jarraituko duten arren, urte berrian erronka berriei aurre egiteko indarrak hartzeko Gabonetako oporraldiak gozatzeko momentua da eurentzat.

Aupa Ekipo!! Aupa BIKT!! Burunpower!!



Iruzkinak