Hitzordu bikoitz berria asteburuan: Neguko Liga eta Paco Sánchez Saria


Asteburu honetarako beste bi hitzordu ditugu:

Batetik, larunbat honetan, goizez, infantil, junior eta absolutuen taldea Tolosako Usabal kiroldegian izango da, Neguko Ligako 4. jardunaldian lehian. Jardunaldi hau goizeko 9:30etatik aurrera hasiko proba programa zabal izango du. Gure taldetik 17 igerilari arituko dira lehian.

Bestetik, Tolosako Usabalen bertan baina arratsaldez, benjaminak eta alebinak XXIII. Paco Sánchez Sarian izango dira. Adinaren arabera, igerilariek proba desberdinak izango dituzte, programako aukerak hauek direlarik: 50/100 tximeleta, 50/100 bizkar, 50/100 bular, 50/100 libre eta lau estiloetako 200 metrokoa. Trofeoa estilo libreko 12x50 errelebu mistoarekin amaituko da. Gure taldeko 20 haur izango dira bertan. Saria 15:30etan hasiko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak