Joan den larunbatean, Iñaki Garcia GITZ-ko (Gipuzkoako Igeriketako Teknifikazio Zentroa) talde gipuzkoarrarekin izan zen, haien hirugarren entrenamendu saioan, gainerako taldekideekin batera. Oraingoan klubeko kide bakarra izan zen; izan ere, Ibon Elola gainerako saioetan bezala parte hartzera deitua zegoen arren, ezin izan zen bertan egon lesio txiki baten ondorioz. Hala ere, ziur gaude laster prest egongo dela berriro ere hurrengo entrenamenduetara itzultzeko.
Gustura jasotzen dira horrelako saioak eta aukera hauei probetxua ateratzen ari direnaren inongo zalantzarik ez daukagu; horrela jarraituko dute urtarriletik aurrera ere, Gipuzkoako beste taldeetako kideekin saioak aurrera eramanez eta denon artean ikasiz.
BRNPWR!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina