BI MARKA PERTSONAL eta IGERIKETA MAILA PAREGABEAZ gozatzeko aukera Ordizian
Atzoko egunean, azken urteetan egin ohi den moduan, Gabonetako 41. Nazioarteko Saria ospatu zen; urtez urte igerilekua aldatzen duen sari honek, aurtengoan Ordiziako Majori igerileku laburrean zuen hitzordua. Oso maila oneko igerilariak elkartzen diren zita honetan, gure taldekideetatik hiruk lortu zuten goizeko kanporaketa serieetan lehiatzeko aukera: Garazi Etxeberriak, Miren Sarobek eta June L贸pez-ek. Hirurak bikain aritu ziren, denboraldiko pisu gehiagoko lehen zita honetan oso ondo lehiatuz eta zenbait marka pertsonal eskuratuz.
Garazi Etxeberriak hiru probatan hartu zuen parte: bizkar erako 50 metroetan eta 50 eta 100 librean; azken aldian zaila egiten ari zitzaion entrenamendu zein lehiaketa ezberdinei aurre egitea baina atzo egindakoarekin eta lortutako emaitzekin konturatu ginen orain arteko lanak bere fruituak ematen dituela eta berriro ere marka txukunetan egoteko gaitasuna mantentzen duela. Bi proba laburretan bere marka onenetatik oso gertu geratu zen marka txukunak ezarriz: bizkar erakoan 31.46 egin zuen eta 50 librean berriz 27.60. Goizeko hirugarren proban, 100 librean, jada nekearen ondorioz gehiago kostatu zitzaion proba amaitzea baina hala ere 1:00.23 eginda, gustura geratu ginen emaitzarekin.
Miren Saroberen kasuan, emaitza paregabeak izan zituen; esan bezala, denboraldiko lehen zita garrantzitsua den honetan, egindako bi probatan igerileku laburreko marka pertsonalak ezartzea lortu zuen. Hala, 50 librean 28.95 egin zuen eta 100 librean berriz 1:02.38. Miren oso gustura, indartsu, hutsik egin gabe eta gogoz aritu da entrenamenduetan zehar eta hori nabaria izan da oraina rte egindako lehiaketetan; eta hitzordu hau ez da gutxiago izan. Zorionak egindakoagatik eta segi horretan Miren!
Azkenik, June L贸pez izan genuen bizkar erako 100 metrokoan lehian. June sorbaldako lesio txiki batekin egon da azken hilabeteetan eta ondorioz, ezin izan du behar den bezala entrenatu. Hala ere, lehiaketa honetara ahalik eta egoera fisiko onenean iristen saiatu gara eta baita lortu ere! 1:13.05 eginda, bere erregistro onenetik bi segundura geratu den arren, esan beharra daukagu duela astebete proba berean egindako 1:15 denbora modu oso onean jeistea lortu zuela; beraz, pozik gaude emaitza honekin ere.
Hiruek lortutako emaitzak oso txukunak izan arren, txapelketaren maila altuaren ondorioz ezin izan ziren arratsaldeko finaletarako sailkatu baina lan oso ona egin zutela esan beharra daukagu; izan ere, lehiaketa honetan kanporaketa serieetarako sailkatzea eta data arraro hauetan marka pertsonalak lortu edo haietatik gertu aritu izana ere ederra da. ZORIONAK hiruoi!
Burunpower!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina