Taldeko helduenek Tolosan ospatutako 4.jardunaldiarekin bukatu dute Neguko Liga, neguko oporraldiari hasiera emanez. Larunbat arratsaldean 19 taldekide bildu ziren denera (Ane Meyer, Nille Becerra, Iker Gorostegui, Nora Miguelez, Lucia Rey, Amaiur Iparragirre, Alba Escribano, Laida Guerrero, Iñaki García, Saioa Elola, June López, Miren Sarobe, Kimetz de la Cruz, Garazi Etxeberria, Mario Amantegi, Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Irati Etxeberria eta Oihan Matute) eta guztion parte-hartzearekin 22 marka pertsonal, 5 gutxieneko eta bi errekor berri egitea lortu zuten.
Honakoak izan ziren marka hobekuntza guztiak:
- Ane Meyer-ek 100 bular (1:57.00) eta 4 estiloetako 100 metrokoan (1:35.80).
- Nille Becerrak 50 (36.00) eta 200 libre (2:50.47) probatakoak.
- Nora Miguelezek 800 libreko (12:38.30) eta 50 tximeletako probetan (39.62).
- Lucia Rey-k 50 libre (38.28) probakoa.
- Amaiur Iparragirrek 800 libre (11:47.79) eta 50 tximeleta (40.37) probetan.
- Alba Escribanok 800 librekoa (10:48.21).
- Iñaki Garcíak 200 libre (2:07.21) probakoa.
- Kimetz de la Cruz-ek 800 librekoa (11:00.47).
- Mario Amantegik 50 libre (28.95) eta 200 libreetakoa (2:13.52).
- Mayi Gorosteguik 100 bizkar (1:20.99) eta 50 librekoa (32.50).
- Ibon Elolak 50 libre (26.72), 200 libre (2:15.09) eta 100 bizkar (1:06.97) probetakoak.
- Irati Etxeberriak 800 libre probakoa (11:59.50).
- Oihan Matutek 800 librean (9:45.46) eta proba horretako 200 metroetako pasean (2:20.42).
Marka pertsonalekin batera, Gipuzkoa zein Euskal Herri mailako txapelketetan lehiatzeko aukerak handitzen doazela ere ikusten ari gara; alde horretatik, 800 libreko proban egindako denborekin Alba Escribanok eta Amaiur Iparragirrek Gipuzkoako Neguko Txapelketarako gutxienekoa lortu zuten eta Mayik 50 librean udako txapelketarako. Horrez gain, Euskal Herriko udako txapelketarako gutxieneko bat gehiago lortu zuten bai Mario Amantegik (200 librean) eta baita Oihan Matutek (800 librean) ere.
Horrez gain, Iñaki Garcíak egindako 200 libreko marka 14 urteko taldeko errekor berria da eta mutil infantilen taldeak (Ibon Elola, Oihan Matute, Iñaki García eta Mario Amantegi) egindako 4x100 lau estiloetako marka ere taldeko errekor berria da, 2019 urtetik zegoen aurreko marka 20 segunu baino gehiagotan hobetu zutelarik.
Igerilari guztiak oso lan txukuna egiten ari direla ikusi dugu eta horren erakusle da ia denek hobetu dutela haien markaren bat; eta ez bada hala izan, haien denbora onenetatik oso gertu geratu dira denak. Zorionak denoi alde horretatik eta segi lanean!
Jada neguko oporraldian sartu gara eta urtero bezala, abenduaren 29an Gabonetako Nazioarteko Sarian izango dute hurrengo zita batzuk, aurten Ordiziako Majori igerilekuan ospatuko dena; horiek June López, Garazi Etxeberria eta Miren Sarobe izango dira. Horrez gain, denak urtarrilaren 13an Hernaniko Sarian parte hartzen izango gara. Aupa BIKT!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina