14 urteko taldeko 3 errekor berri eta 18 marka pertsonal Neguko Ligako hirugarren jardunaldian!
Pasa den abenduaren 2an Neguko Ligako 3. jardunaldia ospatu zen, berriro ere Hernaniko kiroldegian eta bertan parte hartzen izan ziren gure taldeko infantil, junior eta absolutuak. Denboraldiko hirugarren jardunaldi honetan, gure igerilariak pixkanaka lehiaketetako martxa hartzen ari direla ikusi genuen haietako gehienek markak hobetzea lortu zutelarik.
Arrazoi ezberdinak direla medio, hainbat igerilarik ezin izan zuten bertan egon baina hala ere, taldeko 15 partaide izan genituen igerilekuan, haien onena emateko prest: Laida Guerrero, Ane Meyer, Irati Etxeberria, Nora Miguelez, Amaiur Iparragirre, Nille Becerra, Iñaki García, Mario Amantegi, Ibon Elola, Saioa Elola, Kimetz de la Cruz, Oihan Matute, Garazi Etxeberria, Miren Sarobe eta Alba Escribano.
Lehiaketa honetan, gehiengoak 400 libre proba aukeratu zuten, infantilen kasuan Gipuzkoa eta Euskal Herri mailako Neguko Txapelketetan parte hartzeko garrantzitsua den proba baita. Emaitzei dagokienez, partaide guztien artean 18 marka pertsonal ezartzea lortu zuten. Honakoak izan ziren horiek:
- Nora Miguelezek 400 libre (5:52.45) eta lau estiloetako 200 metrokoa (3:12.20).
- Nille Becerrak 400 libre (6:02.01), proba honetako 200 metroetako pasea (2:58.72) eta lau estiloetako 200 metroetakoa (3:20.79).
- Iñaki Garcíak 400 libre (4:36.25) eta 200 lau estiloetakoa (2:26.38).
- Oihan Matutek 400 libre (4:45.19), proba honetako 200 metroetako pasea (2:21.99) eta 200 lau estiloetako probako 50 tximeletako pasea (34.27).
- Ibon Elolak 400 libre (4:55.55), 200 bizkar (2:25.32) eta erreleboan egindako 50 bizkar proba (31.02).
- Kimetz de la Cruz-ek 400 libre (5:19.81) eta proba honetako 200 metroetako pasean (2:40.27).
- Laida Guerrerok 50 bular (52.15) eta 100 libre (1:29.97) probetan.
- Ane Meyer-ek 50 bizkar proban (42.01).
Gutxienekoei dagokienean, Iñaki García, Amaiur Iparragirre eta Ibon Elolak Euskal Herriko Neguko Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu zuten eta beraz, otsailaren amaieran bertan izango dira Mario Amantegi eta Oihan Matuterekin batera.
Bukatzeko, taldeko errekorrei egin behar diegu erreferentzia, hiru izan baitziren ezarritako errekor berriak. Alde batetik, Ibon Elolak lau estiloetako 4x50 erreleboko lehen postan egindako 50 bizkarreko markarekin (31:02), 14 urteko taldeko errekorra kendu dio gaur egun taldekide duen Iñaki Garcíari; eta bestetik, Iñaki Garcíak berak aurretik zuen lau estiloetako 200 metroko probako errekorra segundu batean hobetu du eta 400 librean berriz, Jurgi Sukunza taldekide ohiak zuen errekorra ia 8 segundutan hobetzea lortu du. ZORIONAK BIKOTE!
Pausoz pauso aurrera goaz denboraldiarekin eta pozik gaude, pixkanaka entrenamendu gogorrek emandako emaitzak ikusten ari baikara; eta lanean jarraituko dugu! Hurrengo jardunaldia abenduaren 23an izango dute denek Tolosako Usabal igerilekuan, kasu honetan goizez ospatuko den saioan.
Brnpwr!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina