Pasa den otsailaren 1etik 4ra bitartean, Nahia Zudaire taldekidea Aberdeen-en izan da, WORLD SERIES GREAT BRITAIN - ABERDEEN lehiaketan. Bertan emaitza onak eskuratu ditu Nahiak, bereziki 100 bular proban, non Pariseko Paralinpiar Jokoetarako A gutxienekoa egiteaz gain, espainiako errekorra berriro ere hobetzea lortu duen. Proba honetan Nahiak 1:35,68an utzi zuen errekor berria, finalean laugarren sailkatuta.
Bular estiloko probaz gain, Nahia lau estiloetako 200 metrokoan eta 400 librean ere lehiatu zen. Lehenengoan B finalean izan zen eta seigarren amaitu zuen 2:58,44 eginda. Estilo libreko 400 metrokoan aldiz 5:06,76 eginda zazpigarren izan zen A finalean lehiatu ondoren.
Burututako proben emaitza onak alde batera utzita, bestelako albiste pozgarri bat jaso zuen Nahiak. Iazko denboraldian klasea aldatu nahi izan zioten leku berean, aurtengo klase errebisioan behin betiko esleipena jaso zuen Nahiak eta beraz, ez du balizko klase aldaketa batengatik gehiago kezkatu beharko.
Zorionak Nahia! Eutsi goiari eta animo asko!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina