Gutxienekoak lortu dituzten taldeko infantilek Infantil mailako Euskal Herriko Neguko Txapelketa izango dute Tolosako Usabalen. Txapelketa 25 metroko igerilekuan izango da eta gure taldetik bost igerilari lehiatuko dira:Mario Amantegi, Iñaki García, Ibon Elola, Oihan Matute eta Amaiur Iparragirre. Igerilari bakoitzak banakako hiru proba izango ditu. Txapelketa larunbat eta igande izango da, goiz eta arratsaldeko jardunaldietan. Mutilek errelebuak ere izango dituzte.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina