Pasa den igandean taldeko alebinak Azpeitian izan ziren, Alebin mailako Teknifikazio Sarian parte hartzen. Lehiaketa honetarako gure taldeko 5 igerilari aritu ziren lehian: Itxaso Iparragirre, Oier Jauregi, Ander Martínez, Liher Albizu eta Aitor Ormazabal.
Guztiak goiz eta arratsaldez aritu ziren lehian, jardunaldi bakoitzean proba bat burutuz. Mutilen kasuan saio bakoitzean errelebu bat ere izan zuten. Burututako banakako probatan, gure igerilariek euren markak guztiak ontzea lortu zuten orokorrean. Orokorrean, egun bikaina pasa ahal izan zuten elkarrekin kanpoan bazkaltzen geratu ziren jardunaldi honetan.
Egindako proba eta markei dagokionez, honakoak egin zituzten gure igerilariek:
- Aitor Ormazabalek:
- 1500ean 25:47, 81 egin zuen 3. sailkatuz. Proba luze eta sendo hau burutzeaz gain, taldeko 12 urteko errekor berria ezarri zuen.
- Lau estiloetako 100 metroetan 10. amaitu zuen 1:35,70 eginda.
- Ander Martinez-ek:
- 100 bular proban marka pertsonala egin zuen 1:36,40 eginez eta 5. sailkatuz.
- Lau estiloetako 100 metroetan 3. amaitu zuen 1:26,79 eginda.
- Oier Jauregik:
- Lau estiloetako 200 metroetan 6. amaitu zuen 3:08,23 eginda.
- Bizkar estiloko 100 metrokoan 5. izan zen kronoa 1:23,56an geratuta.
- Liher Albizuk:
- Lau estiloetako 200 metroetan 8. amaitu zuen 3:19,36 eginda.
- Bizkar estiloko 100 metrokoan 7. izan zen kronoa 1:29,95ean geratuta.
- Itxaso Iparragirrek:
- Lau estiloetako 200 metroetan 5. amaitu zuen 3:04,23 eginda.
- Lau estiloetako 100 metroetan 5. amaitu zuen 1:26,27 eginda.
Errelebuei dagokionez, 4x100 librekoan 5:29,68rekin zortzigarren izan ziren mutilak. Lau estiloetako 4x100 errelebuan mutilak seigarren izan ziren (6:12,75). Nesketan ez genuen erreleburik izan.
Jardunaldi hau Saria baino gehiago denbora-hartze jardunaldi bat izanik, gustura atera ginen gureek egindakoekin. Gauzak horrela, hurrengo jardunaldiaren zain geratzen dira alebinak. Jardunaldi hau otsailaren 17an izango da Hernanin, Alebin Ligako 4. jardunaldian.
Zorionak denoi!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina