Funchalen jokatzen ari den Europako Txapelketan, Nahiak domina berri bat eskuratu du, kasu honetan bular estiloko 100 metrokoan. Aurreko igandean 400 librean zilarra eskuratu ostean, domina berri bat kolkoratu du Nahiak astearte honetan.
Astearte arratsaldez jokatu zen zuzeneko finala proba honetan, SB7 klasean. Proba honetan Nahiak 1:32,79 egin zuen, hirugarren sailkatuz. Horretaz gain, marka horrekin, aurrez berak ezarrita zuen espainiako errekorra 3 segundutan hobetzea lortu zuen. Lortutako azken domina honekin, hiru dira Nahiak Europako Txapelketa batean lortutakoak, bat 2021ean eta bi 2024koan.
Zorionak Nahia!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina