Alde batetik, alebin taldeak Tolosako Usabal kiroldegian izango du Alebin Ligako 6. jardunaldia. Jardunaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Nesken kasuan, estilo libreko 800 metroak eta bular estiloko 200 metroak izango dituzte. Saioa amaitzeko lau estiloetako 4x100 errelebua izango dute, eta, beraz, jardunaldi sendoa izango da haientzat. Mutilak aldiz bizkar estiloko 100 metrokoan eta bular estiloko 200 metrokoan lehiatuko dira, Aitor izan ezik, bera bular estiloko 200 metrokoan eta 200 tximeletan lehiatuko baita.
Bestalde, Nahia Zudaire Igeriketa Egokituko Europako Txapelketan izango da, Funchalen (Madeira). Txapelketa apirilaren 21ean hasi eta 27an amaituko da, beraz, aste oso bat iraungo du. Nahia Espainiako selekzioaren ordezkari gisa lehiatuko da, eta honako proba hauek egingo ditu igerian: 400 libre eta 100 bular. S8 klaseko 400 librea lehen egunean izango da, igandean, eta SB7 klaseko 100 bular proba, aldiz, apirilaren 23an, asteartean, izango da.
Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia
Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina