Proba horietako lehena txapelketako lehen egunean izan zuen Nahiak, 400 librea, eta emaitza bikainak lortu ditu bere klaseko proban, S8 klaseko proban. Final zuzena izan proba honetan, arratsaldez lehiatu zen Nahia eta 5:08,29 markarekin bigarren izan zen, zilarrezko domina eskuratuz. Aurretik izan Xenia Francesca Palazzo italiarra.
Bigarren aldiz eskuratu du honela Nahiak zilarra Europako Txapelketa batean. Aurrekoa 2021eko maiatzean lortu zuen, Funchal-en bertan. Orduko hartan 5:06,16rekin lortu zuen eta orduan ere Xena Francesca Palazzo izan zuen aurretik.
Edonola ere, Pariseko Paralinpiar Jokoetan parte-hartzeko gutxienekoak eginda izatearen lasaitasunarekin lehiatu da Nahia eta oraindik ere deialdia ziurra ez den arren, bertan egoteko aukera haundiak dituela jakinda. Hori horrela, hitzordu handirako prestaketetan dihardu Nahiak. Horren adibide orain dela egun batzuk Sierra Nevada-tik jaitsi izana, bertan alturako entrenamendua bi astez burutu ondoren.
Hurrengo proba gaur izango du Nahiak, apirilaren 23an. Goizean 100 bular probako kanporaketa probak izango ditu eta orduan ikusiko dugu finalerako sailkatu eta berriro ere podioan egoteko gai ote den. Nahi izanez gero, zuzenekoak hemen jarraitu ditzakezue.
Zorionak Nahia!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina