Egun handia Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan

Pasa den larunbatean, klubeko 3 kidek Gipuzkoako selekzioarekin Euskadiko Eskolarteko Kirol Jokoetan hartu zuten parte, Galdakaoko Urretan ospatu zen 41. edizioan. Bertan izan ziren: Ander Martinez, Itxaso Iparragirre eta Oier Jauregi. Liher Albizu ere sailkatuta zegoen arren ezin izan zen bertan egon.


Emaitzei dagokionez, honakoak lortu zituzten gure igerilariek:
  • Itxaso Iparragirre: goizeko 200 bizkar proban deskalifikatua izan bazen ere, arratsaldeko lau estiloetako 100 metrokoan marka polita egin zuen, bere aurreko marka ia bi segunduan hobetuz eta 1:25,60 eginez. proba honetan 11garren izan zen Itxaso.
  • Oier Jauregi: goizeko 200 bizkar proban bere marka bi segundu baino gehiago hobetu zuen kronoa 2:56,20an geratuz. proba honetan 7garren izan zen. Arratsaldeko lau estiloetako 100 metrokoan ere bere marka hobetzea lortu zuen Oierrek 1:25,45 eginda eta 5garren sailkatuta.
  • Ander Martínez: goizeko 100 bular proban lehiatu zen Ander. Bertan 1:36,97 eginda 14garren izan zen.
Gure igerilariek egun polita pasa zuten Galdakaon eta pozik itzuli ziren bizitako esperientziari eta lortutako emaitzei esker.


Neska-mutil hauek datorren larunbatean Lasarteko Sariaren XXXIII. edizioan izango dira. Batzuentzat hori izango da denboraldiko azken txapelketa eta beste batzuek Gipuzkoako edo Euskal Herriko Udako Txapelketarekin emango diote amaiera denboraldiari.

Zorionak denoi eta animo, azken txanpa besterik ez da geratzen!!



Iruzkinak