Hiru hitzordu asteburuan


Aste honetan zehar eta asteburuan zehar, klubeko igerilariek hitzordu ezberdinak izango dituzte.

Batetik, Nahia Zudaire Berlinen izango da ostegunetik igandera, 38. IDM Berlin Txapelketan. Bertan Espainiako selekzioaren ordezkaria izango da eta 800 eta 400 librean lehiatuko da. 

Bestalde, sailkatzea lortu duten igerilariek asteburu osoan zehar Gipuzkoako Open Saria izango dute, Donostiako Paco Yoldi igerilekuan. bertan izango dira Garazi Etxeberria, Iñaki García, Mario Amantegi, Oihan Matute, Miren Sarobe, Iker Gorostegui eta Ibon Elola. Goizeko jardunaldiak 9:30etan hasiko dira eta arratsaldekoak berriz 17etan.

Azkenik, Gipuzkoa Open Sarirako sailkatu ez diren igerilariek Oñatin izango dira larunbat arratsaldean, Gipuzkoako Udako XIII. Sarian. Bertan izango dira Kimetz de la Cruz, Nora Miguelez, Mayi Gorostegui, Laida Guerrero, Nille Becerra eta Amaiur Iparragirre. Txapelketa arratsaldeko 15:30etan hasiko da.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak