Hitzordu hirukoitza: benjamin eta alebin jardunaldiak eta Nautiques de Tarbes


Aste honetan zehar gure igerilariek hiru hitzordu dituzte.

Alde batetik, Iñaki García 31ème Natiques de Tarbes lehiaketan izango da, Tarbes-en. Iñaki 50, 100 eta 200 librean eta bizkar estiloko 50 metrokoan lehiatuko da larunbat eta igande. Bertan Gipuzkoako selekzioa ordezkatuz lehiatuko da Iñaki.

Bestalde, benjamin taldeak denboraldiko KZL/Test Ligako 5. jardunaldia izango du Tolosako Usabal kiroldegian. Txikienek lau estiloetako 100 metrokoa egingo dute igeri eta baita 6x25 lau estiloetako errelebo mistoa ere. Helduenek, berriz, 50 tximleta eta lau estiloetako 200 metroak eta izango dituzte. Saioaren amaieran helduenek bular estiloko 4x50 erreleboa izango dute. Jardunaldia arratsaldeko 15:15etan hasiko da.

Azkenik, aurreko saioa amaitu ondoren eta Tolosako Usabal kiroldegian bertan, alebin taldearen txanda izango da, Alebin Ligako 7. jardunaldian. Jardunaldia aurrekoa amaitu ondoren hasiko da, 17:15ak aldera, eta igerilariek proba ezberdinak izango dituzte lau estiloetako 400a edo 100a eta 200 librearen artean. Saioa lau estiloetako 4x100 errelebuarekin eta estilo libreko 4x100 erreleboarekin amaituko da, biak eraketa mistoan.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Animorik haundienak denoi!! BRNPWR!!



Iruzkinak