Ohi bezela, Gipuzkoako Txapelketa Eskolarra "Igerilari Osoa" izan genuen pasa den igandean, Ordiziako Majorin Udal Kiroldegian.
Benjamin kategoriako lehiaketa honetan 2013ko neska-mutilak aritu ziren lehian eta gure taldetik igerilari bat izan ziren parte hartzen: Kerman Miguel.
Ohi bezala, txapelketaren formatua "Igerilari Osoa"rena izan zen, hau da, igeriketak dituen 4 estiloetan parte hartu behar izan zuten igerilari guziek: 50 metro tximeleta estiloan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro bular estiloan eta 100 metro estilo librean. Sailkapena, lau probatan lortutako emaitzaren baturaren arabera egiten da eta baita proba bakoitzean ere.
Txapelketa goiz eta arratsaldez jokatu zen. Tximeleta eta bizkar estiloetako probak eta estilo libreko errelebuak goizean izan ziren eta bular eta estilo libreko probak eta estiloetako errelebuak aldiz, arratsaldean.
Lehiaketari dagokionez, Kermanek ederki hasi zuen txapelketa, marka pertsonalak hobetuz eta beste taldeetako igerilariekin batera lehia bikainak eskainiz. Gipuzkoako txapelketa izanik, Kerman benetan gogotsu aritu zen, benjamin kategorian Gipuzkoako talde guztiek batera lehiatzen zuten lehen aldi honetan maila polita eskainiz eta zeukan guztia emanez.
Postuei dagokionez, honelaxe geratu zen Kerman:
- 50 tximeletan 21garren 48,44 eginda
- 100 bizkar 13garren 1:38,98 eginda
- 100 bular proban 8garren 1:49,45 eginda
- 100 librean 27garren 1:35,27 eginda
Sailkapenari dagokionez, aurtengoan ez zen gure taldekiderik egon podioan (gauza benetan zaila dena) baina oso gustura atera ginen Kermanek lau estiloetan egindako probekin eta baita lehiaketa osoan zehar izan zuen jarrerarekin ere.
Adin tarte honetako haurrek ekainaren 8an izango dute euren hurrengo lehiaketa, denboraldi honetako azkena izango dena. Lehiaketa hori gure klubak antolaturiko "Lasarteko XXXIII. Saria" izango da eta ahalik eta onenak ematen izango ditugu etxekoen aurrean.
Aupa Zuek!! Burunpower!!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina