Infantilen Euskal Herrikoa, asteburuan Galdakaon


Asteburu honetan infantil kategoriako Ibon Elola, Mario Amantegi, Oihan Matute, Iñaki García eta Kimetz de la Cruz Galdakaon izango dira, Infantil mailako Euskal Herriko Txapelketan lehian. Txapelketa hau Urreta kiroldegian izango da eta goizeko eta arratsaldeko saioak izango ditu, larunbat eta igandeko jardunaldietan. Banakako probez gain, errelebuetako probak ere izango dituzte gure gazteek.

Deialdien eta lehiaketen inguruko informazio guztia gure webgunean aurkituko duzue, ondorengo estekan: https://www.buruntzaldeaikt.eus/lehiaketa/egutegia

Zorte on guztioi! BRNPWR!



Iruzkinak