Zilarra, urrea eta errekor berria Nahiarentzat Berlinen

Pasa den astean zehar Nahia Zudaire taldekidea Berlinen izan da, urtero legez IDM Berlin lehiaketan lehian. Bertan hiru probatan lehiatu da: 800 eta 400 librean eta 200 bular proban. Hiruretan emaitza ederrak lortu ditu, 800 metrokoan zilarra eskuratuz eta bular estiloko 200 metrokoan urrea eskuratuz eta horretaz gain Espainiako errekor berri bat ezarriz.

800 librea maiatzaren 31n jokatu zen, goizean. Bertan Nahiak bigarren postuan amaitu zuen kronoa 10:35,87an geratuz. Estilo libreko 400 metrokoa aldiz hurrengo egunean izan zen, ekainaren 1ean. Goizez kanporaketak jokatu ziren eta 5:10,68rekin Nahia B finalerako sailkatu zen arratsaldeko finalean igeri egin ez bazuen ere.

Azken proba, igandean izan zuen, bular estiloko 200 metrokoa. Bertan final zuzena jokatu zen goizez, eta 3:25,64 eginda urrea eskuratu zuen Nahiak. Horretaz gain Espainiako errekor berria ere ezarri zuen.

Zorionak Nahia!



Iruzkinak