Lehiaketa denboraldia hasi dute infantil, junior eta absolutuek


Pasa den larunbatean, urriaren 26an, gure taldeko nagusienak (infantil, junior eta absolutuak) Andoaingo Allurraldeko izan ziren, Neguko Ligako lehen jardunaldiarekin denboraldiari hasiera emanez. Guztira 14 igerilari izan genituen bertan: Nora Miguelez, Laida Guerrero, Amaiur Iparragirre, Ane Meyer, Mayi Gorostegui, Ibon Elola, Oihan Matute, Irati Etxeberria, Alba Escribano, Miren Sarobe, Ander Martínez, Itxaso Iparragirre, Garazi Etxeberria eta Iker Gorostegui. 

Denboraldiarekin hasi berri gauden honetan, probetan erabilitako teknika eta taktikan jarri genuen fokoa, lortutako denborak bigarren plano batean utziz; hala ere, denen artean 14 marka pertsonal ezarri zituzten gureek eta gainera, orain arteko prestakuntzaren nondik norakoak ikusteko ere oso baliagarria egin zitzaien denei.

Igerilari gehienak 100 tximeleta eta 100 libre probatan lehiatu ziren eta beste batzuek 50 bular eta lau estiloetako 200 metrokoa burutu zuten.

Txapelketa hau denboraldiko lehena izan dela eta soilik 6 asteko entrenamendua dugula kontuan hartuta, batez ere helduenentzat, ez da erraza aurreko denboraldiko erritmoetan igeri egiten egotea eta batzuen kasuan, horixe ikusi genuen. Hala ere, asteak aurrera joan ahala norbere gaitasunak hobetzen eta ikaskuntzan aurrerakuntzak egiten joango direla uste dugu eta hala, pixkanaka marka hobekuntzak ere etorriko direla.

Honakoak izan ziren lortutako marka pertsonalak:
  • Ander Martinez-ek, 50 bular eta lau estiloetako 200 metrokoa.
  • Ibon Elolak 100 tximeleta
  • Mayi Gorosteguik 100 tximeleta
  • Itxaso Iparragirrek 100 tximeleta eta 100 librea
  • Iker Gorosteguik 100 tximeleta eta 100 librea
  • Oihan Matutek 100 tximeleta eta 100 librea
  • Alba Escribano-k 100 tximeleta
  • Ane Meyer-ek 100 tximeleta
  • Irati Etxeberriak 100 tximeleta
  • Amaiur Iparragirrek 100 tximeleta
Talde polita osatu dugu kategoria hauetan eta ederra da 14 pertsona denak elkarrekin talde giroan animatzen, elkar laguntzen eta esperientziak elkarbanatzen ikustea. Jardunaldi honetan, arraozoi desberdinak medio, Kimetz, Mario eta Oier faltan izan genituen baina hurrengoetan jada taldearekin denak ematen izango direla ziur gaude.

Hemendik hiru astera Hernanin edo Ordizian izango dute Neguko Ligako bigarren jardunaldia igerilari hauek, azaroaren 16an. Bitartean lanean jarraituko dugu akatsak zuzendu, ondo egindakoak mantendu eta pixkanaka norbera bere helburuetara gerturatuz.

Animoak denoi! BRNPWR!





Iruzkinak