Garazi eta Iker txapeldun Hernani Sarian eta 21 marka pertsonal gure igerilarientzat


Aurreko larunbatean, urtarrilaren 11n Hernani saria ospatu zen Hernaniko Polikiroldegian. Bertako igeriketa kubak lehia biziki polita antolatu zuen. Bertakoez gain Taosa, Izarraitz, Buruntzaldea, Zarautz, Ordizia, Igartza eta Bergarako igeriketa taldea egon ziren.

Gure taldetik Garazi Etxeberria, Iker Gorostegui, Alba Escribano, Miren Sarobe, Irati Etxeberria, Mayi Gorostegui, Oihan Matute, Ibon Elola, Mario Amantegi, Kimetz de la Cruz, Amaiur Iparragirre, Itsaso Iparragirre, Nora Miguelez, Ane Meyer eta Ander Martínez izan ziren parte hartzen.

Arratsaldea bakoizak aukeratutako 100 metrotako probarekin hasi zen, lau estiloen artean bat aukeran, eta ondoren, guztientzat derrigorrezkoa zen lau estiloetako 200 metrokoa eta amaierako 4x50 estilo libreko errelebu mistoa etorri ziren.

Guztira 21 marka pertsonal hobetzea lortu zuten gure igerilariek:
  • Iker Gorostegui 200 lau estiloetan
  • Alba Escribano 100 libre eta 200 lau estiloetan
  • Miren Sarobe 100 bizkar eta 200 lau estiloetan
  • Mayi Gorostegi 100 bizkar
  • Oihan Matute 100 tximeleta eta 200 lau estiloetan
  • Ibón Elola 100 bizkar eta 200 lau estiloetan
  • Mario Amantegi 100 bizkar eta 200 lau estiloetan 
  • Kimetz de la Cruz 200 lau estiloetan
  • Amaiur Iparragirre 100 tximeleta,  200 lau estiloetan eta 50 libre 
  • Nora Miguelez 200 lau estiloetan eta 50 libre
  • Ane Meyer 100 bular 200 lau estiloetan
  • Itsaso Iparragirre 100 bizkar
  • Ander Martínez 200 lau estiloetan
Lehian zehar, 100 metroko probetan gure igerilariek sentsazio oso onak eduki zituzten, hobekuntza nabarmenak ikusi genituen bai denboretan, bai igeri egiteko moduetan ere. lau estiloetako 200 metroko probarako atsedena hartzeko parada edukita, gazteek gogotsu eta ausart ekin zioten, emaitza ederrak lortuz. Aipatzekoak izan ziren honakoak:
  • Errelebuan lehen postua lortu genuen
  • Garazi Etxeberriaren lehen postua txapelketako puntuazio orokorretan eta abaitabere banakako probetan ere
  • Iker Gorosteguiren lehen postua bere probetan eta bigarren postua txapelketako puntuazio orokorrean eta 
  • Miren Saroberen bigarren eta lehen postuak banakako probetan eta hirugarren postua txapelketako puntuazio orokorrean.
Arratsalde bikaina izan zen, gabonetan oso gogor lan egin eta gero merezitako emaitzak lortu genituen, gure artean izan genuen giroa paregabea izan zen, denen artean elkar animatuz eta lagunduz.

Zorionak denoi! Burunpower!



Iruzkinak