Pasa den larunbatean, otsailaren 1ean, ohitura bilakatu den moduan, Gipuzkoako Neguko Saria ospatu zen Andoaingo Allurralde kiroldegian eta bertan izan genuen lehian Laida Guerrero taldekidea. Laidak igeri egindako probetan 200 libreko marka hobetzea lortu zuen (3:12,19) eta podiumeko bigarren postuan egotea lortu zuen, infantil mailan zilarrezko domina lortuz. Estilo libreko 50 metrokoan, 39,57rekin ez zuen bere aurreko marka pertsonala hobetzerik izan.
Larunbat honetan, taldeko beste kide batzuekin batera, Laida Zarautzen izango da, III. Abiadura Sarian lehian.
Zorionak Laida lortutakao emaitzengatik!! BRNPWR
Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu txapelketa aurrera ateratzen lagundu ziguten bolondres guztiei. Mila esker Unai Iparragirre, Javier Guerrero, Daniel Garmendia, Itsaso Tolosa, Intza pagola, June Apeztegia, Lier Garmendia eta Borja Apeztegia; zuen prestutasunik gabe ezingo genukeen Saria aurrera eraman!
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina