Benjaminen arratsalde ederra hobekuntza nabarmenekin


Aurreko larunbatean, apirilak 5ean, benjaminen 5. jardunaldia ospatu zen Hernaniko udal kiroldegian. Bertan gure taldetik Nora Becerra, Leire L贸pez, Oier Azpiazu, Arane Erro, Uxue Apeztegia, Malen Diez, Iraia Gonz谩lez, Alaia Iparragirre, Izar Iparragirre, Naroa Mitxelena, Noa Blanco, Katixa Iparragirre eta Aiur Jauregik hartu zuten parte.

Arratsaldeari hasiera emateko, gezi moduan egindako krol estiloko hanken 6x25 metroko serieak egin zituzten gure igerilariek; oso proba baliagarria gure txikien hanken erabilera eta posizioaren kalitatea baieztatzeko.

Ondoren lau estiloetako 100 metroko proba eduki genuen. Bertan hobekuntza nabarmen asko eduki genituen; biraketa berri asko zeudela eta batzuk ez zirela oso errazak kontuan hartuta, zailatasun guztiak ederki gainditu zituztela esan beharra daukagu.

Nora Becerrak 200 libreko proba berak bakarrik egin zuen igeri eta ohikoa den bezala, igeriketa era oso txukuna eta ausardia handia erakutsi zituen.

Lau estiloetako 6x25 erreleboekin bukatu genuen arratsaldea; gure txikiek ederki pasa zuten.

Denboraldia bukatzen ari da, bi jardunaldi soilik geratzen zaizkigu eta egindako aurrerakuntzekin oso pozik gaudela esan beharrean gaude. Aipatzekoa da, alde batetik, haurrek jardunaldietan edukitako lasaitasuna eta jarrera ona, eta bestetik, nabarmen ikusi zela gaztetxoek zein ondo pasatzen duten igerilekuan.


Iruzkinak