Esperientzia bikaina Galdakaon


Pasa den asteburuan Aitor Ormazabal taldekidea Alebin kategoriako Euskal Herriko Adinen arteko Txapelketan izan zen lehian. Bertan bere lehen Euskal Herriko Txapelketan parte-hartu ahal izan zuen, lehen esperientzia hori jasotzeaz gain, maila altuagoko lehiakideekin aritzeko aukera baliatuz.

Aitor larunbat arratsaldez eta igande goizez lehiatu zen. Larunbat arratsaldean bizkar estiloko 200 metrokoa izan zuen eta bertan 2:46,01 marka eginda zortzigarren izan zen 13 urteko gizonezkoen artean. Igande goizean aldiz lau estiloetako 400 metrokoa izan zuen Aitorrek. Proba honetan deskalifikatua izan bzen ere, jardun txukuna izan zuela aipatu beharra daukagu.

Gauzak horrrela atseden hartzeko tartea da Aitorrentzat. Denboraldian zehar Euskal Herriko Txapelketaraino eraman duten aurrerapauso haundiak egin ditu eta ziur gaude datorren denboraldirako oso lagungarri izango zaiola hori.

Zorionak Aitor! Ondo pasa oporrak! BRNPWR!





Iruzkinak