Esperientziak gehitzen, Gabonetako Igeriketako Nazioarteko Sarian

Abenduaren 29an, azken urteetan egin ohi den moduan, Gabonetako 43. Nazioarteko Saria ospatu zen; urtez urte igerilekua aldatzen duen sari honek, aurtengoan Ordiziako Majori igerileku laburrean zuen hitzordua. Oso maila oneko igerilariak elkartzen diren zita honetan, gure taldekideetatik bik lortu zuten goizeko kanporaketa serieetan lehiatzeko aukera: Ane Meyer-ek eta Amaiur Iparragirrek. Biak bikain aritu ziren, denboraldiko pisu gehiagoko lehen zita honetan oso ondo lehiatuz.

Ane Meyer bi probatan aritu zen: 50 eta 100 librean. Bere marka onenetatik gertu geratu zen, denbora txukunak egin zituelarik: 50 librean 29.71 eta 100 librean, jada nekearen ondorioz proba amaitzea gehiago kostatu zitzaion arren, 1:07.73 denbora egin zuen.

Amaiur Iparragirreren kasuan, Aneren antzera, egindako bi probatan igerileku laburreko marka pertsonaletatik gertu ibili zen. Hala, 50 librean 29.78 egin zuen eta 100 librean berriz, 1:05.97. Amaiaur, indartsu, hutsik egin gabe eta gogoz aritu da entrenamenduetan zehar eta hori nabaria izan da orain arte egindako lehiaketetan; eta hitzordu hau ez da gutxiago izan.

Biek lortutako emaitzak oso txukunak izan arren, txapelketaren maila altuaren ondorioz ezin izan ziren arratsaldeko finaletarako sailkatu baina lan oso ona egin zutela esan beharra daukagu; izan ere, lehiaketa honetan kanporaketa serieetarako sailkatzea eta data arraro hauetan marka pertsonaletik gertu aritu izana ere ederra da. ZORIONAK bioi!

Burunpower!

Iruzkinak