Pozik gureak Hernaniko XXVII. Sarian, marka hobekuntza ugari eskuratuta

Pasa den larunbatean, urtarrilaren 17an, taldeko 9 infantil, junior eta absolutu Hernanin izan ziren, XXVII. Hernani Sarian parte hartzen. Sari honetan 100 metroko edozein estiloetako proba batean hartu behar zuten parte eta horrez gain, denek aurreko urtean bezala, lau estiloetako 200 metroko proban ere bai. Gure Lasarte-Oria Sarian bezala, serieak modu mixtoan antolatu ziren eta erreleboak ere era honetara egin zituzten (gure klubak talde bat aurkeztu zuen proba honetara). Asko gustatzen zaigu antolaketa modu hau; ea pixkanaka gero eta txapelketa gehiagotan erabiltzeko aukera ematen duten.

Neguko oporrak bukatu eta berriro ere betiko errutinan sartu berritan gaudela ikusita, benetan ondo aritu ziren gure igerilariak, lorpen ugari eskuratuz. Gure taldetik Ane Meyer, Amaiur Iparragirre, Nille Becerra, Itxaso Iparragirre, Aiala Erro, June Apeztegia, Izaro Bautista, Lier Garmendia eta Ander Martinez izan genituen bertan eta beste hainbat klubetako igerilariekin batera lehiatu ziren.

Erreleboa
Kasu honetan, Ane Meyer, Amaiur Iparragirre, Ander Martinez eta Lier Garmendiak, sariko taldekako era mistoan aurrera eramandako 4x50 libre erreleboko proban gogotsu ikusi genituen, elkar animatuz eta marka hobetuz. Aupa ekipo!

Marka hobekuntzak
Ia igerilari guztiek hobetu zuten haien markaren bat eta bestela, haietatik oso gertu ibili ziren. Guztira honako 15 hauek izan ziren lortutako marka pertsonalak:
  • Amaiur Iparragirrek 100 librean (1:04.34), lau estiloetako 200 metroko proban (2:46.62).
  • Lier Garmendiak 100 librean (1:07.81), erreleboko 50 libreko pasean (30.96), eta lau estiloetako 200 metrokoan (2:57.62).
  • Ane Meyer-ek lau estiloetako 200 metrokoan (3:05.16).
  • Ander Martinez-ek 100 bular proban (1:25.42).
  • Aiala Errok 100 librean (1:19.69), proba horretako 50eko pasean (30.96), eta lau estiloetako 200 metroetako probako 50 tximeletako pasean (46.42).
  • Nille Becerrak 100 librean (1:15.16).
  • Izaro Bautistak 100 bular proban (1:45.41).
  • June Apeztegia 100 bular proban (1:39.00) eta lau estiloetako 200 metroetan (3:31.41), eta 50 tximeletako pasean (53.73).

Lortutako Gutxienekoak
Igerilariek egindako denborekin, hiru izan ziran txapelketa ezberdinetarako gutxieneko berriak lortu zituzten igerilariak. Alde batetik, Amaiur Iparragirrek 100 libre eta 200 lau estiloak probekin, Euskal Herriko Txapelketan parte hartzeko gutxienekoak lortu zituen. Ander Martinezek, 100 bular probarekin, Gipuzkoako Udako Txapelketarako gutxienekoa lortu zuen. Azkenik, Lier Garmendiak 100 librean, 50 librean eta lau estiloetako 200 metroetako proban Gipuzkoako Udako Txapelketan proba gehiagotan parte hartu ahal izateko gutxienekoak lortu zituen. Zorionak!

Hurrengo zita
Asteburu honetan, urtarrilaren 31 eta otsailaren 1ean, Irunen izango dira taldeko batzuk, bertan Gipuzkoako Neguko Infantil, Junior eta Absolutu Txapelketa ospatuko baita eta talde polita elkartuko da bertan, lau jardunaldietan zehar giro ona eta elkarren artean lagunduz arituko direlarik asteburu ederra igaroz.

ANIMO EKIPO! BRNPWR!!

Iruzkinak